Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea eta Eudelen burua. Berak aurkeztu du ostegun honetan ekimena..

Europako funtsei buruzko informazio zerbitzua, udalei zuzendua

Datorren astean jarriko du martxan ekimenak Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, eta hilero interesekoa duten informazioa biltzen duen berripaper moduko bat igorriko die udalei

Jueves, 4 de marzo 2021, 20:05

Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak informazio zerbitzu berria jarriko du martxan datorren astean, udalei zuzenduta, Next Generation EU funtsen deialdien eta Europako beste programa batzuen berri izan dezaten.

Publicidad

Gorka Urtaran Eudelen elkarteburuak ostegun honetan aurkeztu die alkateei informazio zerbitzu berria. Saio telematikoa izan da, tokiko 200 ordezkari ingururekin, eta jakinarazi zaie zer finantziazio mekanismo aktibatuko diren 2021etik aurrera herri eta hirien bitartez «Europa sozialki eta ekonomikoki berpizteko, modu jasangarrian».

Horrela, martxotik aurrera, Eudelek hautatu egingo ditu udalentzat interesa duten deialdi guztiak, Europako, Estatuko zein Euskadiko esparruetan, eskura dagoen informazio guztia banatzeko haiekin, barne prozedurak arintzen laguntzeko eta laguntza ildo guztiak jasotzeko aukera izan dezaten.

Bada, datorren astetik aurrera, hilero, udalek posta elektroniko bidez jasoko dute Eudelek egindako «berripaper» erako informazio buletina, «Euskadiko udalerrien askotariko errealitateentzat pentsatua eta egokitua».

Berripaper bakoitzean, interes adierazpenen eta dirulaguntzen zerrenda bat emango da, eremuaren (Europa, Estatua, Euskadi) eta gaien arabera (politika traktoreak) sailkatuta, baita bakoitzaren xehetasunak azaltzeko fitxak ere. Horietan adieraziko dira zenbatekoa, aurkezteko epea eta ekintza ardatzak, dirulaguntzak zuzentzen zaizkien tokiko proiektuei dagokienez.

Publicidad

Eudelen zerbitzuak, argitu dute, «ez du inolaz ere barne hartuko udal bakoitzaren egitasmo espezifikoetarako laguntza edo aholkularitza zuzena, ez proposamenak idazteko eta deialdietan aurkezteko fasean, ezta, ondoren, diruz lagundutako ekimenak gauzatzean ere».

Gorka Urtaranek azpimarratu du Euskadiko Udalen Elkarteak lan egingo duela «funts horien ahalik eta portzentajerik handienean» parte hartu ahal izateko, eta, gainera, «ahalik eta udal gehienetan». Elkarteburuaren hitzetan, horretarako behar den informazio guztia emango du Eudelek, udalerri txikienei bereziki, Euskadiko herri eta hiri guztiek onura atera dezaten funts horietatik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad