Baserria eta hiria, elkarri begira
Mahai ingurua antolatu du Donostian astelehen honetarako 'Ongi etorri baserrira' ekimenak, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta
El Diario Vasco
Domingo, 4 de junio 2017, 10:49
Astelehen honetan, ekainak 5. Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bateginik, 'Natura, baserria eta hiria, elkarren arteko begiradak' izeneko mahaingurua antolatu du 'Ongi etorri baserrira' ekimenak. Baserria eta hiria gerturatzea da ENBA nekazal sindikatuak sustaturiko ekimenaren xedea.
Publicidad
Ohar baten bidez aurreratu dutenez, «euskal gizartean ingurumen eta naturarengana hurbiltzean baserriak eta hiriak duten jokabidea eta begirada ezberdinak jorratu nahi genituzke mahaiaren inguruan eta gizarteko ikuspegi aniztasunaz mintzatu, beti ere, naturaren zaintzan baserriak, baserritarrak eta heuren jarduerak (nekazaritza, abelzaintza eta basogintza) duen garrantzia azpimarratuz».
Horretarako, lau gonbidatu dituen mahaia osatu da: Joxe Mari Aizega (Basque Culinary Centerko zuzendari orokorra), Leire Arandia (Delikatuz interpretazio zentruko zuzendaria eta Idiazabal Gaztaren Kofradiako kidea), Iker Karrera (Ultra Trailetako mendi lasterkaria) eta Jon Arruti (abeltzaina) eta aurkezle-moderatzaile lanetan Ion Muñoa izango da.
Mahaingurua, esan bezala, ekainaren 5ean, astelehenean egingo da Donostiako 31 de agosto KUTXA aretoan, arratsaldeko 7tan. Mahaingurua euskaraz izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión