Ateak zabalduko dituzte 16 baserrik
ENBAren eskutik, ate irekietako egunak egingo dira uztailaren 3 eta 4an, baserriko bizimodua eta ekoizpen moldeak ezagutzera emateko
m.i.
Martes, 9 de junio 2015, 17:46
Gipuzkoako hamasei baserrik zabalduko dituzte parez pare ateak uztailaren 3 eta 4an, ostirala eta larunbata, ENBA euskal nekazarien batasunaren eskutik. 'Ongi etorri baserrira' egitasmo zabalagoaren baitako ekumenak, baserriko bizimodua eta ekoizpen moldeak ezagutzea ematea du helburu.
Publicidad
Iaz zortzi baserri bildu ziren '8 euskal baserri' estreinako esperientziara. Izan zuen arrakasta ikusirik, parte-hartzaileen kopurua eta jardueraren iraupena bikoiztuta, "gure baserrietako ateak zabaldu nahi ditugu jendeak gure etxeak, familiak, soroak eta animaliak ezagutu ditzan eta geuk ekoizten duguna bertatik ezagutu ondoren, gehiago balora dezan", dio ENBAk.
Azken batean, baserritarrak eta kontsumitzaileak gerturatzea da ekimenaren xedea, eta horretarako aukerak handitu dituzte egitasmoa bi egunetan garatuz. Horrez gain, baserri bakarrera joan beharrean bi ustiapen, edo hiru, lotuko dituzten zortzi ibilbide prestatu dituzte.
Horietakoren batean parte hartu nahi izanez gero, ekainaren 28a baino lehen eman behar da izena 943 650 123 telefonoan edo ongietorribaserrira@enba.eus helbide elektronikoaren bitartez. Bisitak 11:00etatik 14:00etara burutuko dira eta doakoak izango dira. Parte-hartzaileen artean, gainera, Kalitatea markadun produktu saskitxoak eta nekazalturismo batean, 4 pertsonentzako 2 gauko Nekaturreko bono bat zozketatuko dira.
Zortzi ibilbide
Honakoak dira, egunez egun eta herriz herri, aurtengorako prestatu dituzten ibilbideak:
Uztailaren 3an, ostirala
- Oiartzun. Galtzata baserria (ardiak/gazta) eta Pelu Zahar baserria (arrautza ekologikoak/nekazalturismoa).
Publicidad
- Irun. Irungo Lastaola baserria (esne behiak), Oihanalde baserria (larre behiak) eta Ola sagardotegia (sagastiak/sagardoa).
- Amezketa-Zerain. Amezketan Mendiko baserria (oilaskoak) eta Zeraingo Lumagorri hiltegia
- Urnieta. Adarrazpi baserria (ardiak/gazta/mamia) eta Eula sagardotegia (sagastiak/sagardoa)
Uztailaren 4a, larunbata
- Getaria. Agerre-berri baserria (ardiak eta larre behiak) eta Gaintza txakolindegia (mahastiak/txakolina)
Publicidad
- Beizama. Urki baserria (aire libreko txerriak) eta Arreta baserria (ardiak/gazta).
- Azpeitia. Uresaundi baserria (baratza) eta Odria baserria (larre behiak).
- Oñati. Estenaga baserria (esne behiak) eta Gomiztegi baserria (ardiak/gazta).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión