Egin kontu

Kukua

Baloreak. Landu beharrik gabe toki guztietan behar luketenak eta inon ez daudenak. Baloreak. Kukua Txantxangorriaren habian kabitu ezinda

Jolasean aritzen gara. Kukuaren ku-ku kantu jolastia ea nork lehenago entzungo. Martxo erdialdera eguzkia ku-ku-ka hasten bada, inguruko baso bazter bakartiak bisitatu zaleak gara. Kukua hortxe egongo delakoan, gurekin jolasteko gogoz. Gehienetan diru-txanponik ez dugu gainean izaten. Txin-txin, txin-txin, bihotzak egiten digu. Txalo-txalo moduko bat. Kukua kantuan entzuten dugunean. Zirika, 'Ezetz harrapatu eta ezetz harrapatu'. Ba, harrapatu, harrapatu genuen, begirada urrutira gabe gertura zorroztuta, duela bi urte, Segovia aldean. Kataloxak begietan ia mingaina atera genion, 'Harrapatu zaitugu, harrapatu zaitugu'. Pasa den igandean aita-semeak Gipuzkoa barnealdeko mendietan ziren, alaba Nafarroako Iruñerrian, Ezkaba mendian. Hamar minutuko aldearekin han ku-ku eta han ku-ku. Aita-semeek pozik eta zirika bidali zioten audio-mezu-froga alabari. Kukua sakelakoan sartuta. Alabak espero ez zuena... tartean berrogeita bost heldu-ume izanda... Kukuak haien artean ere toki egiten asmatuko zuela. Fantasia, literatura, asmakizuna litzateke pentsatzea Kuku bera zela batean eta bestean ezkutaketa-jolasean zebilena. Udaberriari ongi etorria emateko modua izaten da gurean Kukuarekin emozionatzea, ekaina bukaera arteko denbora-tartea elkarren aurretik egitea.

Publicidad

Kontua da Txantxangorri zoragarri bat aske etxekotua dugula azken bi urteotan gurasoen etxean. Mendi alderako leihoetako batean sartu-irtenean ibiltzen da, lasai, olo maluten atzetik. Habia non egingo duen auskalo, arrautzak non jarriko dituen batek jakin, haren lanak atsedentzat hartu nahian atzetik Kukurik ibiliko zaion... Izan ere, Kukua behar du izan besteena bere egin eta, batez ere, besterena zapuzteko.

Irakasle bat entzun dut kexaka egunotan. Beste inon kabidarik ez duen baina oso garrantzitsua den hori egiteko beti baloreen ikasgaiari hozka egiten zaiola eta ez dagoela eskubiderik. Baloreak. Nork nori kabida zein habiatan egiten dion. Baloreak. Landu beharrik gabe toki guztietan behar luketenak eta inon ez daudenak. Baloreak. Kukua Txantxangorriaren habian kabitu ezinda. Baloreak. Garena izateko ondokoari bultza egitea.

Bada bere buruari iruzur egiten dionik ere. Usoaren urruma entzun eta Kukuarekin bat egin duela esaten duenik. Asmo txarrik gabe, sinetsita. Asmo txarrik gabe, sinetsita. Asmo txarrik gabe, sinetsita. Ez da gauza bera, ordea, asmo txarrik gabe egitea edo asmo onez egitea. Egiten duguna asmo onez egingo bagenu... Asmo onez, sinetsita. Beste Kuku batek joko liguke.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad