Musika konposizio jakin bati dei-tzen zaio polonesa. Chopinek egindakoak oso ezagunak dira. Bere jaioterrian, Polonian, sortu zen konposizio hori XVI. mendean. Chopinek baino lehenago beste zenbait konpositorek ida-tzi zituzten polonesak. 1794an sortu zuen, adibidez, Michal Kleofas Oginskik «Adio Aberriari», barne gatazka handi baten ondorioz Polonia utzi behar izan zuenean. Frantzian bizitu zen, gero Errusiako senatore izan zen, eta Italian hil zen. Oginskik ondo islatzen du Poloniaren historia konbultsoa. Polonesak sortu ziren mendean entitate politiko europar handiena zen Mankomunitate Poloniar-Lituaniarra. Gero izaera politikoa galdu zuen Poloniak, 1918an independentzia lortu arte. Baina bere mugak oso aldakorrak izan dira, eta liskar potoloak izan ditu, batez ere Alemania eta Errusiarekin, zeintzuek Polonia bien artean banatu nahi izan zuten 1939an. Horren guztiaren ondorioa izan daiteke poloniar askok duten identitate sakona, neurri handi batean katolizismo oso kontserbadore bati uztartua.
Publicidad
Hauteskundeak ospatu ziren joan den igandean Polonian. Agintean dagoen PiS eskuin muturreko alderdia izan da boto gehien jaso dituena. Europar Batzordearekin eta Kontseiluarekin talka handiak izan ditu poloniar gobernuak, botere judizialaren independentzia asko murriztu, eta giza eskubideen babesa (batez ere emakume eta pertsona homosexual eta transexualena) larriki mugatu duelako. Dena den, oposizioko hiru talderen emaitzek gehiengo absolutua lortu dute Parlamentuan, eta horrenbestez Donald Tusk zentro-eskuineko politikaria izan daiteke lehen ministro, bera buru duen Koalizio Zibikoaren gehi zentroko Hirugarren Bidearen eta Ezker Berriaren apoioekin. Maciej Kisilowski irakasleak ohartarazi du PiSek oztopo handiak jar ditzakeela gobernu-aldaketa gauzatzeko. Trumpismoa asko zabaldu da, eta ultraeskuineko mugimendu antidemokratiko edo iliberalek gero eta indar handiagoa dute herrialde askotan. Halere, EBn egoteak jarduera antidemokratikoak ekidingo lituzke.
Poloniak posizio berezi bezain garran-tzitsua du EBren barruan. Bostgarren herrialdea da populazioaren zerrendan, eta seigarrena ekonomia-ekoizpenean. Halaber, Ukrainarekin muga zabala du. PiSek AEBko ultrakontserbadoreak oso gogoko ditu eta ez du Europa batu bat nahi. Tusk, berriz, europeista da. Bidegurutze handia Poloniak duena. Bere gizartea oso zatituta dago, leku askotan bezala. Bizikidetzaren zutabeak indartze aldera onuragarria litzateke, ez Polonian bakarrik, polonesen musika giroan buruak eta biho-tzak baretzea.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión