Joan den astean heldu zitzaigun notizia txiki bat, jaio bezain laster hilzorian zegoena, notizia gehienekin gertatzen den bezala. Gertaera batek lor-tzen du tartetxo bat hedabideetan eta jendearen elkarrizketetan eta biharamunerako hil da, galdu du eman zaion tartea eta beste berri batek betetzen du hutsunea.
Publicidad
22 haur, hamar urte inguru, bi irakaslerekin batera, irtenaldi luze batean, Bartzelonan hasi eta Leonen buka, trenez. Batzuk, kontatu digutenez, garraio publikoan derrigorrezkoa den muxukorik gabe. Ez digute kontatu zer gertatu zen irtenaldiaren lehen ordutan, istorioa helmuga gertu zegoenean hasten baita.
Gaztelaren erdian, beraz, bidaian denbora dezente daramanean, taldeak sor-tzen duen zaratak beste bidaiari batzuk asaldatzen ditu, baita ernegatu ere. Ez dakigu bidaiari horien pazientzia noraino heltzen zen. Egonarri handiko pertsonak izan zitezkeen, edo nerbioak azaletik hurbilegi zituzten pertsonak, edozein txikikeriak leherrarazten dituen horietakoak.
Gauza da batzuek trenaren kontrola-tzailearengana jo zutela, kexuka eta arduradunak irakasleei gertatutakoa azaldu zietela. Mesedez eta faborez, jaitsi zezatela zarata. Baina iskanbila ez omen zen baretu eta Palentziara heldutakoan, kontrolatzaileak talde osoa kanporatu zuen. Abisua emanda, han zeuden Renfeko arduradunak, polizia eta gobernuaren azpiordezkaritza duen pertsona. Geltokian bertan sartzen da taldea propio antolatutako autobus batean eta hor bukatzen da dakiguna.
Haurren eskolak esan digu zarata ez zela hainbesterainokoa eta gurasoek salatu dute Renfek haurrak geltokian u-tzietsi zituela. Hortik abiarazi daiteke eztabaida. Norena da gertakariaren eran-tzukizun nagusia? Edonork egiazta dezake guraso edo irakasleek gainerako pertsonek garatu ez duten tolerantzia dutela, ohitu egiten direla (garela) beste hainbatentzat jasanezina diren zarata eta soinuetara
Publicidad
Egia nabarmena da, halaber, pertsona batzuei edozein txinpartarekin pizten zaiela sua. Gerta zitekeen, era berean, haur horien eskolak haurren jasangarritasunari balio handiegia eman izana, ez baita berdin ordu beteko bidaia edo sei/zortzi ordu irauten duena. Nik ezagutzen ditudan irakasle batzuk izutu egiten dira haurrekin eskolatik atera behar dutenean, dardararaino.
Guraso eta eskolaren ardura da, agian erdibana, haurrari gizartean bizitzeko arauak irakastea, eskola barruan edo familiaren barruan onargarri dena ez dela baliagarri jendartean.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión