Haur gutxi gurean

Bai horixe ·

Hor ari dira gure agintariak, egoera hori aldatzeko ze tekla sakatu behar duten asmatu nahian

Ia Mendebaleko bazter guztietako agintariek kezka bat dute: ez dira nahiko haur jaiotzen. Gure agintariak ez dira salbuespen. Hor ari dira, buruari bueltak eman eta eman, ze neurri jarri indarrean, zer aldatu, nola bultzatu bikoteak (ezkonduak eta ezkondu gabeak, horrek ez du orain axola) guraso izatera edo haur bakarra izan beharrean bi edo hiru izatera.

Publicidad

Zenbakiek argi uzten dute gero eta haur gutxiago jaiotzen direla. Beste kontu bat da bilakaera horren zergatia. En-tziklopedia osoa bete daiteke gizarte aldaketa horren sustraiak aipatzeko orduan, batzuk nabarmenak, beste batzuk ezkutuak, batzuk zuzenak, beste batzuk zeharkakoak. Eta hor ari dira kolore guztietako agintariak, egoera aldatzeko ze tekla sakatu behar den asmatu nahian.

Behintzat puntu batean datoz gehien-tsuenak bat: jaiotzen beherakada arazoa da, konpondu beharreko zerbait. Noski, hainbatentzat jaitsiera ez da arazo edo, behintzat, sistemak haur gehiago behar baditu, konponbide bakarra ez da haur gutxi sortzen diren lekuetan haur kopurua gehitzea, baizik eta hortik kanpo dauden haurrak ekartzea.

Nola ez, ekonomiak badu hor zer esanik eta Europako gobernu askok horretara biltzen ditu indarrak: diru bat jaio-tza bakoitzeko, zerga salbuespenak, etxea alokatzeko laguntzak ... Demagun diruak bikote batek guraso izateko erabakia hartzeko dituen oztopoetako bat ezabatzen duela edo gutxienez haur batetik bira pasatzen dela familia. Edozein gai aztertzen dela ere dirua beti da sustraietako bat.

Baina dirua ez da aski. Kontua da gizartea izugarri aldatu dela azken hamarkadotan eta oraindik ez dugula ondo ulertzen zertan gauden, ze hari korapilatzen diren lur azpian. Emakume askok ulertu du ama izatea aukera bat dela, ez betebeharra, emakume osoa izateko amatasuna ez dela nahitaezkoa. Eta egin du amets loturarik gabeko bizitza autonomo batekin, ez du amarena edo amonarena errepikatu nahi, beste bizimodu bat nahi du.

Publicidad

Horri erantzuteko bultzatzen dira, besteak beste, haurtzaindegietarako laguntzak, emakumeak uler dezan gizarteak lagunduko diola eta inguruko familia ez dela laguntza bakarra izango. Ildo beretik doaz gurasoen lan baimenak, lehen gurasoena eta haien familiena zen ardura orain gizarteak bere egin dezan.

Eta, halere, jaiotzen beherakadak ez du atzera egin. Gurean behintzat alderantziz ari da gertatzen. Horrek esan nahi du beste tekla batzuk sakatu behar direla.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad