Ezinbesteko mugikorra

Bai horixe ·

Sakelako telefono baten jabe izatea ez da aukera, betebeharra baizik

Lunes, 24 de octubre 2022, 07:33

Iruditzen zait ez dugula oraindik ulertu sakelako telefonoak jendartean eragin duen aldaketaren sakona. Izena bera ez zait gaur aproposa iruditzen: agian duela hamarraldi bat sakelan eramaten zen, baina orain denbora gehiago egiten du tramankuluak gure eskutan sakelan edo poltsan baino. Eskuaren seigarren hatza, gorputzaren luzapen teknologikoa.

Publicidad

Kalean, garraio publikoetan, supermerkatuan, anbulatorioan ... edonon ikusten duzu jendea eskuko telefonora lotua, hari begira edo, behintzat, telefonoa askatu gabe, itsasoan galdutakoak egur zati bati heltzen dion bezalaxe. Telesailetan edo filmetan ere nonahikoa da telefonoa eta antzokietan arrenka eskatzen dizute telefonoa itzal dezazun eta, kontatu didatenez, elizkizunetan ere bai. Alferrik eskatu ere.

Askotan galdetzen diot neure buruari zer premia ote dagoen atxikimendu horren atzean. Gogoan dut oso lanbide zehatz batzuk zituztenek eramaten zutela soinean ohartarazle bat, sendagile, erizain, suhiltzaile. Orain, berriz, guztiok pentsatzen dugu mugikorretik dei edo mezu larri bat helduko zaigula, segundo bat galdu gabe erantzun behar diren horietako dei bat. Edo, besterik gabe, tramankuluak bakardadetik salbatzen gaituela.

Are gehiago, inguru osoak horretara bultzatzen zaitu eta mila argibide eman beharko duzu baldin eta dei bati istantean erantzuten ez badiozu. Nola demontre bizi ginen lehen? Ba ote zegoen bizitzarik mugikorren leherketaren aurretik? Ze barne hutsune betetzen du tresna horrek? Zeren beldur gara guztiok, gazte, heldu, zahar?

Mezan, antzokian edo autobusean handik kanpo daudenekin lotua egon nahi duenak gutxieneko baldintza bat bete beharko luke: ingurukoak ez molestatu, bertan eta ez beste inon egon nahi duenari trabarik ez jarri, ez soinurik ez argirik, ez txirrinik ez musikatxorik.

Publicidad

Eta hori soilik telefonoari dagokionez, gaur gehiengoak duen telefono mota argazki makina ere badelako. Telefono hutsa etxe askotan desagertzen ari omen den telefonoa da. Zoaz edozein lekura, Osakidetzarekin zerikusia duen edonora, administrazio orokorrera, argindarra etxeratzen dizun enpresarengana eta finko baten zenbakiak ematen badituzu harriduraz begiratuko zaituzte, zomorro arraroa bazina bezala.

Gauza da gaur mugikorra ez dela, soilik, borondate edo gutizi kontua. Ez, ezinbestekoa da administrazioaren hainbat gauza burutzeko. Ez da aukera bat, betebeharra baizik, hori gabe ez zara herritar osoa.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad