Hemendik aurrera, Eguberri inguruan telebista eta gainerako euskarritan jostailuak saldu nahi dituzten iragarkietan, ez dira panpinak edo zaintzari lotutako jostailuak zuzenean neskekin lotuko. Argi utzi behar omen dute kanpainak dioena: jostailuek ez dute generorik. Ezingo dira neskak zaintzarekin, amatasunarekin eta edertasunarekin lotu ezta mutilak ekintzarekin, jarduera fisikoarekin edo teknologiarekin. Ezingo da arrosa kolorea neskekin lotu eta urdina mutilekin.
Publicidad
Uf, duela hamarkada batzuk pil-pilean egon zen eztabaida: teorian behintzat aspaldian atzera utzi ziren mamuak itzuli dira edo, agian, ez zuten sekula alde egin. Iragarkiek «berdintzaileago» izan behar omen dute eta, era berean, ezingo da adierazi opari gehiago eskaintzen duten gurasoak maitasun gehien eskaintzen dutenak direnik. Hori da jostailugileek sinatu duten konpromisoa.
Ez dut esango alferrikako neurriak direnik, egiazta daitekeelako estereotipoek hemen jarraitzen dutela. Haur zirenean eztabaida hori bizi izan zutenak guraso dira orain, baina askok lehenengo leloekin jarraitzen du eta horiexek dira opariak erosten dituztenak, batzuetan haurrek eskatuta, beti gurasoek erosita. Ze zaila den hain gauza sinpleak alda-tzea. Oraindik ere, XXI mendeak lehen laurdena bete duen honetan, arrosa kolorea al da emetasunaren adierazle? Emeago da arrosaz jantzitako neska?
Kalean ikus daitezke haur kotxeak goitik behera arrosa kolorez jantziak. Arrosak tapakiak, arrosa haurrak daraman arropa, arrosa kapotaren barnea. Lehengo egunean errekor guztiak hausten zituen adibidea ikusi nuen Donostiako kaleetan. Kotxetxoa bera arrosa kolorekoa zen. Eta hori ez da haurtxoaren gustua, gurasoen hautua baizik. Hortik hasten da diferentzia marrazten, gero, haur hori koskortzerakoan aldatzea hainbeste kostako zaion desberdintasuna kolore batekin hasten da. Nekez eutsi nion kotxetxoa zeramanari bertan zegoen haurra neska edo mutila ote zen galdetzeko gogoari.
Hunkigarria iruditzen zait aurten iragarkiei buruz hartu den erabakia, malenkoniaren antzeko zerbait pizten dit. Jostailuak aukeratzen eta erosten dituztenak gurasoak dira, ez jostailugileak. Azken hauek nahi dutena ekoiztu dezakete, baina gurasoena da zer erosi erabakitzeko aukera, beti ere jostailu hori erosteko adina diru badute.
Publicidad
Oraindik ere haize kontra doaz etxeko neska, jaiotzetik bertatik, zeregin zehatz batzuetara mugatu nahi ez duten gurasoak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión