Adinkeriaren ondorioak

Ez zait oraindik gertatu, baina laster gertatuko zait. Joango naiz nortasun agiria berritzera eta azken txartela emango didate. Handik aurrera geldituko zaizkidan urteak, estatuarentzat, hondakinak dira, propina. Gertatu zitzaidan antzeko zerbait Osakidetzarekin, halako batean esan zidaten handik aurrera ez zidatela berrikusketa hura egingo.

Publicidad

Nortasun agiriarena, seguru, zaharron hobe beharrez hartutako erabakia da, gure erraztasunerako. Onginahia onginahi, askok suposatzen du adinak, berez eta erremediorik gabe, pertsona baten ahalmena edo gaitasuna baldintza-tzen duela, betiko idatzitako lege baten arabera. Are gehiago, zahartzaroa eta ezgaitasuna gauza bera direla, beti.

Eta bai, mingarriak dira pertsona baten bizitzaren aldaketa garaiak. Mingarria haurtzarotik nerabezarora eta hortik gaztetasunerako aldaketa. Mingarria gazte izatetik heldu izaterako pausoa ematea. Mingarria heldu izatetik zahar-tzarorako urratsa. Hortik aurrera gero eta zaharrago izango zara, baina ez da beste aldaketarik gelditzen.

Edozein adinetan nabarmentzen da adinkeria, baina egunotan Estatu Batuetako presidente denarekin azaleratu da. Laurogei urte ditu gizonak eta hori, askorentzat, gizonaren gaitasuna ukatzeko aski arrazoi da. Esaten dute, adibidez, ni, laurogei urte bete aurretik ere, ez nintzateke hain zeregin garrantzitsua taxuz betetzeko gauza, beraz, ezta Biden ere. Edo nire aita zenak laurogei urtetan ez zuen burua sano, beraz, Bidenek ere ez. Iraungitze data pertsonentzat ere bai.

Zaharrak, berez, automatikoki, ez omen du apenas ezertarako balio. Gizarteak zaharrari agintzen diona deskantsa-tzea da, etengabe, goizetik gauera. Eta kasu honetan adinkeria ez da gazteagoengan soilik azaltzen.

Publicidad

Zahar askok bat egiten du adinkeriarekin, harrika jarduten du bere teilatuaren kontra. Ez du esaten nik ezingo nuke, baina agian adin bereko beste norbaitek bai.

Dudarik gabe, zahartzarora iritsi ez den pertsona baten burmuina arinagoa izango da, seguruenik azkarragoa erabakiak hartzeko orduan. Baina zahar baten burmuinak beste gaitasun batzuk izan ditzake, beste trebetasunak, agian ez da hain azkarra, baina seguruagoa ere izan daiteke, hain zuzen, erabaki hori hartzeko orduan osagai gehiago hartzen duelako kontuan patxada gehiagoz.

Ez naiz Baidenen gaitasuna neurtzeko gauza, baina bere adina ez zait axola. Lau urte gazteago da Trump eta, aukeran, hamaika aldiz nahiago zaharrena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad