Bai horixe

Abiapuntuaren atarian

Hor dago, egutegian borobil batez marraztua, eskolaren hasiera eguna

Halako batean ikasten duzu gurasoak direla Olentzero eta oporrak bukatu egiten direla, parentesia besterik ez direla. Ikasten duzu beste norbaitek jaten dituela zuk baztertzen dituzun ... belarrak, urrutiegitik abiatu zarela amesten duzun gailurrera heldu ahal izateko, denbora dela bizi-tzaren osagaia eta noizbait bukatu egingo zaizula.

Publicidad

Agian hori da bizitza gehienontzat, ikasi nahi ez genituzkeenak ikastea, begiak itxi arren oztopoek hor jarraitzen dutela ulertzea. Baina bazterretara begiratzea gustuko dudalako edo, ez ditut ahaztu nahi opor ofizialen bukaera ospatzen dutenak. Puntu horretan gaude. Entzun beharko ditugu oraindik lankideak edo adiskideak izan dituen oporrei buruz kontatuko dizkigun mirariak, ikusi beharko ditugu, sareetan nahiz zuzenean, egun horietako argazkiak. Lasai, berehala bukatuko da matraka, laster gaindituko zaio beste argazki andana.

Urtearen bigarren hasieraren atarian gaude, guztiok eskolara joateko adinean bageunde bezala. Izan ere, garai hori aspalditik ahaztu dugunok ere ohitura hori dugu, iraila zerbaiten hasiera dela, asmo berriak eskatzen dituen abiapuntu bat. Galdetu bestela kirol jardueretan lan egiten dutenei edo era guztietako akademien arduradunei.

Abantaila handia du ohitura horrek. Oraingo abiapuntuko asmoek kale egiten badute, asmoei kale egiten badiegu, hiru hilabeteren bueltan dugu beste abiapuntu bat eta bigarren honen kasuan hilabete gehiago itxaron beharko dugu beste abiapuntura heldu aurretik eta horrek edonoren morala jan dezake.

Publicidad

Bukatu da parentesi ofiziala eta hor ditugu, zain, aldez aurretik genituen oztopo gehienak. Bereziki eskolara itzuli beharrak ahaztu nahi izan diren mamuak berpizten dituen haurren kasuan. Askotan egin diote ihes erasoari oporrak iraun bitartean, baina hor dago, egutegian borobil batez marraztua, eskolaren hasieraren eguna, erremediorik gabeko muga.

Gurasooi, gure seme-alaba gauez edo iluntzean kalera atera behar denean, ez zaigu ahaztuko kontuz ibili behar dutela esatea, are errepikatzea. Kontuz lapurrekin, kontuz erasogileekin, kontuz era guztietako gaizkileekin. Eskolako erasoen aurrean, ordea, ez diegu haur edo gaztetxoei abisu hori helarazten, ez kaltetuen kasuan, are gutxiago kaltegileen kasuan . Kontuz erasogileekin, kontuz erasogile bihurtzearekin.

Publicidad

Ondo asko dakite hori kaltetuen gurasoek, ez, ordea, kaltegileenek. Eskola ez da beti jai, inoiz tristea ere bai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad