Kongresu honek balio du baita norberaren etxea hobeto ezagu-tzeko ere. Ondare izeneko jaki-enpresa sortu dute Mutrikun bertako bi alabak, Idoia Mendizabalek eta Naiara ... Txurrukak. Atzo, han zen Idoia bere marmeladak ezagutzera ematen, eta nik masustarena probatu nuen, huraxe iruditu eta exotikoena. Oso goxoa.
Publicidad
Dendetara saltzen dituzte bere marmeladak eta beste zenbait jaki, eta kafetegi eta hotel batzuetara ere bai. Adibidez, Donostiako Maria Cristina hotelean lo egin, dutxatu eta gosaltzera jaisten diren bezero pribilegiatu horiek enpresa honetako marmelada topatuko dute mahaian.
Masusta basatia erabiltzen dute beti, izan ere badira landatutako laharreko masusta merkaturatzen dutenak ere, baina gure mutrikuarrek ez diete haiei erosi nahi, genero horrek zapore gutxiago izaten omen duelako, eta azidotasun gutxiago.
Beraz, inguratzen dute mendiko masusta, garbitu eta hiru gauza gehitzen zaizkio: azukrea, limoi tanta batzuk koloreari eusteko eta pektina pixka-pixka bat. Eta honetara ezkero, komeniko da argitzea zer den pektina: da substantzia bat, fruta-azalean egoten dena, eta balio duena marmelada lodia geldi dadin. Pektina, lor liteke fruta-azal asko egosita, baina erosi ere egin liteke pektina-hautsa, eta mutrikuarrok horixe egiten dute. Sartu naiz webgunean eta salmenta-toki gehienak Bizkaian dituzte. Ea "propaganda" honekin...
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión