3.067 metro dituen Villibierna mendia igoko dute Girizia elkartekoek.
Oiartzun

Vallibierna mendira, Girizia mendi taldearen eskutik

Gazte Izanak elkarteko kideak, berriz, Galiziara joango dira

EGIAR

Lunes, 22 de agosto 2022

Aragoiko Pirinioetara joko dute Girizia mendi taldeko kideek, irailaren 17 eta 18an. 3.067 metro dituen Vallibierna mendiko gailurra zapalduko dute.

Publicidad

Hortaz, iraileko hirugarren asteburuan goizeko 7:30ean irtengo dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez Vielha herriraino joango dira, eta handik oinez abiatuko dira, Pont de Salenquesen barrena, 2.425 metrora dagoen Cap de Llauset mendiko aterpera. Bost orduz ibiliko beharko dute lehenengo egunean. Gaua aterpean igaro (pentsio erdian) eta, igandean, Cap de Llausetetik Vallibiernara igoko dira. Tontorraz gozatu ostean, aterpera jaitsiko dira lehenik, eta autobusera ondoren. Guztira 7/8 orduz ibiliko dira, printzipioz.

Interesdunek Garmendi txokolategian edo online eman behar dute izena. Ibilaldiak 80 euroko kostua izango du (autobusa eta aterpea). Izena ematerakoan 40 euro aurreratu behar dira. 30 plaza bakarrik daude.

Galizia aldera

Bestalde, Gazte Izanak elkarteko kideak Galiziako joango dira irailaren 26tik urriaren 2ra. Astebete igaroko dute Costa da Morten. Goizeko 6:30ean irtengo dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik, eta Playa de las Catedrales, A Coruña, Camariñas, Muxia, Corme (bertan mariskada egingo dute), Santiago de Compostela, Muros, Carnota, Ezaro, Finisterre, Buño, Malpica de Bergantiños eta Betanzos bisitatuko dituzte. Izena emateko, gaur hasiko da epea, goizeko 10:00etatik 12:00etara, Gazte Izanak elkarteko bulegoan. Hurrengo egunetan ere ordu berean eman daiteke izena, autobusa betetzen den arte. 550 euro ordaindu behar dira; 300 euro aurreratu beharko dira izena ematerakoan, eta gainontzekoa irailaren 17a baino lehen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad