Urkabeko V. Igoera, bihar arratsaldean
GOIZARIN
oiartzun.
Viernes, 14 de octubre 2022, 00:05
Intxixu Trail-Girizia Mendi Lasterketa Taldeak antolatuta, Urkabeko V. Igoera izango da bihar, hilak 15, arratsaldeko 17:00etan. Lasterketa motz bezain gogorra izango dela aurreikusi dute antolatzaileek. 1,6 kilometroko ibilbidean 191 metroko igoera metatua izango da.
Publicidad
Izen ematea www.herrikrosa.eus helbidean egin daiteke, 6 euroen truke. Bihar bertan ere aukera izango da, 16:30etik 17:00etara Elorsoro Kiroldegian. Izena ematearekin batera, korrikalari bakoitzak poltsa, garagardo festako txarroa eta garagardo baterako balea jasoko du. Lasterketaren amaieran, kiroldegiko dutxak erabiltzeko eskubidea izango du korrikalariak (20:00 arte).
Sari banaketa arratsaldeko 19:00etan ospatuko da, honako sariekin: lehen hiruek herriko produktuekin osaturiko saskia irabaziko dute. Lehenengo oiartzuar emakumezko zein gizonezkoek ere izango dute saria: herriko komertzio batean gastatzeko balea irabaziko dute.
Antolatzaileek animatzeko eta igoeran parte hartzeko deia zabaldu dute. «Eta gero, gozatu Oiartzungo Garagardo Festan».
Pala txapelketa
Xanisteban Eguneko XIX. Pala Txapelketan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Aurten ere Giriziako Pilota Sailak antolatu du txapelketa, Oiartzungo Udalaren laguntzaz. Parte hartu nahi duenak 6 euro ordaindu beharko ditu izena emateko garaian. Etzi igandea, hilaren 16an, bukatuko da horretarako epea. Neskek zein mutilek parte hartu dezakete txapelketan. Elizalde auzoko Miren eta Sorgin tabernetan eman daiteke izena, horretarako propio jarri baitituzte zerrenda batzuk.
Partida guztiak Kontzejupean jokatuko dira, ligila erara hasieran. Horren ondoren hasiko dira kanporaketak. Era berean, izena ematen duten guztiek egin beharko dituzte epaile lanak. Partidak hilaren 25ean hasiko dira, eta partiden egutegiak urriaren 22tik aurrera whatsappez bidaliko dituzte.
Publicidad
Finalak Xanisteban Egunean jokatuko dituzte, abenduaren 26an, iluntzeko 18:00etan. Aurtengoan, astelehena izango da egun hori. Txapelketa hasi zenean, egun hori berreskuratzeko aitzakian izan zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión