Oiartzun

Udako musika playlista osatu dute herriko gazteek

EGIAR

Sábado, 30 de julio 2022, 00:06

Xanistebanetan eta udaran zehar entzun nahi duten musika erabakitzeko aukera izan dute 10 eta 25 urte arteko gazteek. 142 pertsonak 214 talde edo bakarlari ezberdinen 430 kanta proposatu dituzte. Bi ziren bete beharreko baldintzak: 10 kantatik gutxienez 8 euskaraz izatea eta letra mingarririk ez izatea. Jasotako proposamenekin Spotify plataformako Oiartzun Musika Euskaraz kontuan 2 zerrenda osatu dira: 'Udako musika egunez' eta Udako musika gauez'. Festetan barraketan entzungo den musika izango da.

Publicidad

Parte hartzaileen artean Oiartzun Irratiaren uztailaren 27ko zuzeneko emisioan 3 bozgorailu eramangarri eta barraketako fitxen 3 sorta zozketatu dira. Sari banaketa abuztuaren 2an izango da, eguerdiko 12:00etan, barraketan bertan.

Elizaldeko Ttirikittauki eta Haurtzaro Ikastolako Eskuttun euskara taldeetako gazteak aritu dira antolaketa lanetan, Oiartzungo Udaleko Euskara Sailarekin elkarlanean. Lan bikaina egin dute gazteek. Honako hauek dira gehien aipatutako kanta eta taldeak: kantei dagokienez, 'Bueltan da', 'Ametsetan', 'Aukera berriak', 'Itzulera', 'Kantu bat', 'Sumendiak', 'Zeinen ederra izango den', 'Aldapan gora', 'Lasai-lasai', 'Errepidean' eta 'Denbora'.

Taldeei dagokienez, berriz, ETS, Zetak, Bulego, Huntza eta Gozategi.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad