Oiartzun

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa, orain «eskuragarriagoa» herritarrentzat

E. V.

OIARTZUN.

Jueves, 6 de marzo 2025, 20:31

Etxebizitza Bulegoaren informazio zerbitzua eta zerbitzuaren kudeaketa bera, gaurtik aurrera Oiartzungo Udalean bertatik egingo da, herritarrei bertatik bertara informazioa eman ahal izateko.

Publicidad

Aldaketarekin, Udalak herritarrentzako etxebizitza irisgarriarekin eta duinarekin duen kon-promisoa indartzen du, izapideak erraztuz eta zerbitzua udalerriko bizilagunei hurbilduz. Etxebizitza Bulegoa 2016ko irailean jarri zuen martxan Oiartzungo Udalak, Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzaren ASAP egitasmoaren bidez.

Orduz geroztik, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bidez 260 maizter eta 63 etxejabe igaro dira Etxebizitza Bulegotik, etxejabeentzako eta maizterrentzako informazio eta bitartekaritza lanak egiten dituen zerbitzutik. Oiartzunen hutsik dauden etxebizitzak alokairu duinean merkaturatzeko.

Orain, informazio hori guztia «eskuragarriago» jarri dute, Oiartzungo Udalean bertan.

Oiartzungo Etxebizitza Bulegoa etxeko jabeentzako eta maizterrentzako informazio- eta bitartekaritza-gunea da, eta laguntza eskaintzen du Alokabiderekin lotutako izapideak egiteko, laguntzak bideratzeko eta prozedurak kudeatzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad