Azkenerako Oier Urkola errezildarrak jantzi zuen txapela. ARGAZKIAK GHKF
Oiartzun

Laugarren postua eskuratu du Jon Otegik azkartasuneko sega txapelketan

Igande honetan Euskal Herriko txapelketan izango da Otegi

EGIAR

Jueves, 14 de julio 2022, 00:04

Joan den igande arratsaldean, uztailaren 10ean, Zizurkilgo Galardi baserriko zelaian ospatu zen Gipuzkoako azkartasuneko sega txapelketan laugarren postua eskuratu zuen Jon Otegi Odriozola oiartzuar gazteak. Iragan astean bigarren postuan geratu zen Gipuzkoako ohiko segako txapelketan, baina azkartasuneko modalitatean podiumeko postuetatik kanpora geratu zen Otegi. Beroa izan zen protagonista, eta oiartzuarra ez zen emaitzarik onena lortzeko gai izan.

Publicidad

Guztira zazpi segalarik hartu zuten parte, eta Oier Urkola errezildarrak irabazi zuen txapela. Bigarren postuan, berriz, Mikel Lizartza tolosarra izan zen. Podiuma Julen Gabirondo urnietarra izan zen. Laugarren postuan geratu zen Jon Otegi herritarra. Haren atzetik, Iñigo Merkader hernaniarra bosgarren, Iban Pardo zestoarra seigarren eta Suharri Irazustabarrena astigartarra zapigarren sailkatu ziren.

Euskal Herriko Txapelketa

Igande honetan, hilak 17, beste zita garrantzitsu bat edukiko du Otegik. Hain zuzen, Euskal Herriko txapelketan lehiatuko da, Aiako Andatza auzoan. Julen Gabirondo, Iban Pardo eta Mikel Lizartza izango ditu aurkari oiartzuarrak. Orain dela bi aste segalari berberak izan ziren Gipuzkoako ohiko sega txapelketan, eta bigarren postua eskuratu zuen Jon Otegik. Beraz, badaude txapela herrira ekartzeko aukerak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad