Kenpo Kai-ko maila gorenean dago Oiartzun
Uztailaren 5ean eta 6an nazioarteko azterketak antolatu zituen Kenpo Kai Honbu elkarteak
EGIAR
Viernes, 15 de julio 2022, 00:04
Uztailaren 5ean eta 6an nazioarteko Kenpo Kai ikastaroa antolatu zen Oiartzunen. Ikastaroaz gain, Kenpo Kaiko hainbat azterketa ere egin ziren, borrokalariek hainbeste amesteten duten gerriko beltza lortzekoak hain zuzen. Antolatzaileen arabera, 'ikastaroa oso berezia izan zen'. Izan ere, gerriko beltzaren baitan maila ezberdinak daude, zazpigarren DAN maila artekoak zehazki, eta orain arte azterketa horiek Japonian, arte martzial horren jaiolekuan, soilik egiteko aukera zegoen. Bada, oraingo honetan, Oiartzunen bertan antolatu zituzten azterketa horiek.
Publicidad
Oiartzungo Kenpo Kai Honbu elkarteak ere bi borrokalari aurkeztu zituen proba horietara: Iñaki Alkizak eta Andoni Sanchezek 1. DAN azterketa egin zuten, Emma Garmendiak 2. DAN azterketa eta Zuhaitz Astarloza eta Alain Isasa herriko Kenpo Kai elkarteko irakasleek 5. DAN mailakoa. Bosgarren maila horrek Shishan (Maisuen maisu) titulua ematen die Astarloza eta Isasari.
Nazioarteko lehiaketak
Kenpo Kai Honbuko bi irakasle horiek nazioartean lehiatzen diren maila handiko borrokolariak dira eta, hori gutxi balitz, titulu berri horrek Europa zein mundu mailako Kenpo Kai irakasle onenen artean jartzen ditu. Besteak beste, Alain Isasak Oiartzungo Kirolari Onenaren Saria eskuratu zuen 2020an.
Herriko Kenpo Kai elkartetik Pilar Martinez irakaslearen lana azpimarratu dute, berriki mundu mailan 7. DAN maila eskuratu duen lehen emakumea bilakatu baita. Berrogei urtetik gora daramatza kirol horretan, gaur egun Espainiako Gobernuaren Kirol Kontseilu Nagusiko Kenpo Kaiko maila altuena duen emakumea da eta Euskadiko Karate Federazioko Kenpo saileko zuzendaria ere bada.
Oiartzunen duela berrogei urte baino gehiago hasi ziren Kanpo Kai lantzen, eta Hunbo elkarteak ordutik Oiartzun mundu mailan zabaldu dela adierazi du. Azkenik, herriko gazteei arte martzial horretan animatzeko eskatu diete.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión