Ekaitz Salaberria, Jon Etxebeste, Igotz Errazkin eta Aitor Estefano. GOIZARIN
Oiartzun

Oiartzuarrek hirugarren amaiatu zuten kirol-desafioa, Bidania-Goiatzen

Jon Etxebeste, Igotz Errazkin, Ekaitz Salaberria eta Aitor Estefano gazteek hustuta amaitu zuten proba

GOIZARIN

Viernes, 2 de septiembre 2022, 00:17

Jon Etxebeste Gallardo, Igotz Errazkin Lekuona, Ekaitz Salaberria Lekuona eta Aitor Estefano Zurriarain gazte oiartzuarrek kirol-desafioan parte hartu zuten pasa den igande arratsaldean Bidania-Goiatz herriko festetan. Berastegi eta Bidania-Goiatzko beste gazteen aurka aritu ziren euren indarrak neurtzen, arraunean ergometroan, txirrindularitzan, korrika eta gurpil bati tiraka.

Publicidad

Jon Etxebeste arraunlari ohia izan zen ergometroaren arduraduna, 4 minutuko saioa osatu behar zuelarik. Igotz Errazkinek, berriz, bizikletan 5 kilometroko ibilbidea osatu behar zuen, tartean malda labur bezain gogor bat igaroz. Ekaitz Salaberriak 2 kilometro egin behar zituen korrika, eta, azkenik, Aitor Estefanok gizon-proba egin behar zuen, gurpil baten 60 kiloak arrastaka eramaten.

Lehendabizi Jon Etxebeste hasi zen lanean, ergometroarekin, baina beste bi herritako gazteek lehenago osatu zituzten 1.000 metroak. Hortaz, Igotz Errazkinek atzerapenarekin ekin zion bizikletaz egin beharreko saioari. Edonola ere, desafioa berdintzea lortu zuen, beste bi herrietako txirrindulariak harrapatuta. Korrika saioan, hiru herriko kirolariak parean hasi ziren eta 2 kilometroak osatzen azkarrena Ekaitz Salaberria oiartzuarra izan zen, baina Berastegiko korrikalaria pare-parean zeukala. Azkenik, gurpilari tiratzerakoan, Berastegikoak osatu zituen azkarren 100 metroak.

Proba bakoitza bi aldiz egin behar zenez, Aitor Estefanok bere lana amaitzean berriz ere Jon Etxebesteren txanda zen. Baina arraunlari ohiak arazo fisikoak zituela eta Salaberriak bete zuen haren lana, baina beste bi herrietako ordezkariek azkarrago amaitu zuten. Errazkinek bizikletaz distantzia hori murriztea lortu bazuen ere, gero Etxebestek bete zuen hirugarren lana, nahiz eta bere indar gunea ez izan. Azkenik, beste bi herritaeko kirolariek amaitu zuten azkarrago desafioa. Hala ere, Estefanok gizon-proba osatu zuen bigarrenez.

Gauzak horrela, Berastegik amaitu zuen lehendabizi; Bidania-Goiatzek bigarren eta Oiartzun izan zen hirugarren. Saioan zehar, oiartzuarrek ez zuten animaziorik falta. Izan ere, 40 lagun inguru joan ziren saioa ikustera

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad