Oiartzun

Ohorezko Erregional taldeak gaur arratsaldean jokatuko du

GOIZARIN

OIARTZUN.

Sábado, 8 de octubre 2022, 00:12

Gaur arratsaldean, OKEko Ohorezko Erregional taldeak ligako bosgarren neurketa jokatuko du, Karla Lekuona zelaian. Aloña Mendi izango du aurkari arratsaldeko 15:45ean hasiko den partidan.

Publicidad

Taldeak zazpi puntu batu ditu orain arte: bi partida irabazi, bat berdindu eta azkena galdu egin du. Hortaz, oiartzuarrak bosgarren koskan daude, hemezortzi taldeko zerrendatik. Oñatiarrak, berriz, bigarren koskan daude, bi puntu gehiago batuta: hiru irabazi ditu eta bakarra galdu.

OKEko emakumezkoen talde nagusiak, berriz, bihar jokatuko du Burgosen aurka. Goizeko 12:30ean izango da neurketa, Jose Manuel Sedano zelaian.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad