Hainbat proposamen eskaintzen ditu Luberri museoak.

Oiartzun

Luberri Museoak geologiaren inguruko txangoa antolatu du ostegunerako

Arditurri Bideko arroka eta mineralak ezagutzeko irteera prestatu dute 10:00etatik 13:30era bitartera

Martes, 15 de julio 2025, 20:43

Geologia maite dutenek hitzordua dute Luberrin Euskal Herriko Geologia Museoan. Ostegun goizean, uztailaren 17an, Arditurri Bideko arroka eta mineralak ezagutzeko txangoa egingo dute 10:00etatik 13:30era bitartera. Bideko arroka eta mineral ezberdinen jatorria ezagutuko dituzte bisitariek, baita Listorretako parke naturalaren balorea ere. Mailua eskuan izanda, Oiartzungo iragana eraikitzeko aukera izango da. Horrekin bidean edozein motatako mineral eta arroka aurkitzeko aukera izango dute bisitariek. Horregatik, museotik argi utzi nahi dute «honako hau aukera ezin hobea dela Geologiaren mundua gertutik bizitzeko».

Publicidad

Jarduera honetan parte hartu ahal izateko, mezu bat bidali beharko da luberrimuseoa@gmail.com helbidera, edo (00 34) 943 260 593 / 594 telefono-zenbakira deitu.

Bestalde, museoa bisitatu nahi duenak aukera izango du. Bertan bi areto tematiko daude; lehenik eta behin Euskal Herriko historia geologikoa dago. Bertan, azken 600 milioi urtetan bizi izan ziren animaliei eta landareei buruzko informazio osoa dago.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad