Oiartzun

Lore Morek 'Trapu zikinak' eskainiko du bihar 19:00etan

EGIAR

Sábado, 16 de julio 2022, 00:01

Udalbiltzaren Geuretik sortuak sormen bekei esker, Lore More antzerki taldeak sortutako 'Trapu zikinak' antzezlana ikusteko aukera izango dugu Oiartzunen bihar, Labaderoan, 19:00etan. Doan izango da ikuskizuna. Udalbiltzaren Geuretik sortuak egitasmoaren baitan lanak Oiartzunen ikusteko aukera izango dugu, Udalak egitasmoarekin bat egin duelako.

Publicidad

Bestalde, bihar izango da Bazterrak Txukuntzen egitasmoaren hurrengo saioa, Altzibar auzoan. Hitzordua 9:30ean finkatu zuten, eta auzoko txokoetako zikinkeria biltzea da asmoa. Hamaiketakoa izango da, eta auzotar guztiak animatu dituzte auzolanera Bazterrak Txukuntzen herritar taldeak eta Udalak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad