Oiartzun
Karla Lekuona zelaia, inauguratzeko prestInbertsio garrantzitsua egin du Udalak zelaiaz gain, gainontzeko azpiegiturak eta ingurua biziberritzeko
Karla Lekuona udal futbol zelaia eraberritzeko proiektua bukatu du Oiartzungo Udalak. Etxe berria izango du aurrerantzean Oiartzun Kirol Elkarteak.
Publicidad
Herriko 500 gazte ateratzen dira futbol zelaira asteroko entrenamendu eta partidetan zelaira eta erabiltzaileen aspaldiko eskaerari erantzunez, kirol-instalazioa hobetu nahi izan du Udalak, belarra artifiziala izanik maizago erabili ahal izateko eta jokalarien segurtasuna hobetzeko.
Berrikuntza integrala
Egindako inbertsioa ez da belar artifiziala jartzera mugatu; ureztatze sistema, argiteria osoa eta sarrera ere berritu dira. Horrela, besteak beste, ilundutakoan ere entrenamenduak eta partidak bertan jokatzeko aukera egongo da aurrerantzean. Mantenu lana nabarmen gutxituko da gainera. Iaz aldagelak ere eraberritu zituen Udalak, eta beraz, kirol gunea guztiz itxuraldatu du.
Egindako lanak gainbegiratu dituzte Joana Mendiburu alkateak eta Edorta Fernandez Kirol zinegotziak. Zelaia berritzea ez ezik, Udalarentzat Ugaldetxoko inguru hori biziberritzea «estrategikoa» izan dela nabarmendu du alkateak.
«Bertara iristeko oinezko bide zabala egin dugu, autobusak aparkatzeko gunea atondu dugu eta garrantzia berezia eman diogu instalazioaren itxituraren akaberari, inguru polita eta atsegina sortzeko».
Hilaren 16an irekiko da
50 urte bete ditu aurten OKEk eta urteurren borobila ezin hobeto ospatuko dute zelai berriarekin. Dagoeneko bertan entrenatzen hasi diren arren, otsailaren 16an izango da inaugurazio ofiziala eta lehen futbol partidua.
Publicidad
Kirol elkarteak, hain garrantzitsuak diren baloreak transmititzeko lan «nekaezina» egin duela azpimarratu du Fernandezek. «Errespetua, talde lana, konpromisoa, umiltasuna, kirola egitearen garrantzia... guretzat ezinbestekoak diren baloreak helarazi dizkie OKEk urte hauetan guztietan herriko milaka gazteri». Garai eta behar berriei egokitutako instalazio aproposak izango ditu aurrerantzean, mende erdiz egindako bideari jarraipena emateko. «Hala izan dadila beste 50 urtez!»amaitu du zinegotziak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión