Beasaingo Loinatz Abesbatza, azken hilabeteetan eskaini duen kontzertu batean. EGIAR
Oiartzun

Gaur izango da Harribeltzaren XXVI. udako kontzertua

Oskarbi taldea eta Loinatz Abesbatza izango dira Done Eztebe Parrokian

EGIAR

Domingo, 31 de julio 2022, 00:27

Gaur, San Inazio egunez, Harribeltza HIESaren aurkako oiartzungo elkartearen XXVI. udako emanaldia izango da. Kontzertua Oskarbi taldeak eta Loinatz Abesbatzak eskainiko dute, arratsaldeko 19:30ean hasita, Oiartzungo Done Eztebe Parrokian. Sarrera doakoa izango da.

Publicidad

Pandemia dela eta, hiru urtez, 2019tik, ezin izan duten formatura itzuliko dira Harribeltzako kideak, formatu klasikora alegia. Iaz Elizalde Institutuko frontoian egin zuten kontzertua, MUSKI & UZI eta lagunak-en eskutik. Aurten berriro ere Done Eztebe Parrokiara joango dira, eta musika estilo klasikoago batez gozatzeko aukera izango da. Betiko formatu eta lekura itzultzeaz «oso pozik» daudela azpimarratzen du Joseba Errekalde Harribeltzako kideak.

Udako kanpainarekin zein kurtsoarekin amaitzeko antolatzen duten ekitaldia izaten da San Inazio eguneko kontzertua. Musika estilo klasikoko emanaldiak eskaini ohi dituzte. Besteak beste, Ainhoa Arteta edota Donostiako Orfeoia ere etorri izan dira. Aurtengorako, Oskarbi musika talde ezaguna eta Beasaingo Loinatz Abesbatza gonbidatu dituzte.

Modu honetara prestatu dute egitaraua: lehenik eta behin, Loinatz Abesbatzak abestuko du. Ondoren, Oskarbi taldearen txanda izango da. 'Oskarbi kantu kantore', 'Trinidadeak', 'Iturri zaharretik', 'Trebiñun dantzan', 'Xirimiri', 'Amets herri' eta 'Kantua zuei kantuak' abestuko dituzte. Amaitzeko, bi taldeek batera honako abesti hauek kantatuko dituzte: 'Androkanto', 'Mariñela', 'Soin Berriko koplak', 'Esperantzari' eta 'Mendira naiz'. Jendeari bertaratzeko gonbita luzatu diote Harribeltza elkartetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad