Programa mamitsua antolatu dute aurtengo festetarako. JAI BATZORDEA
Oiartzun

Gaur hasiko dira Iturriozko Santiyuak

Programa oso mamitsua prestatu du auzoko jai batzordeak

EGIAR

Sábado, 23 de julio 2022, 00:08

Bi urteko hutsunearen ostean, gaur itzuliko dira Iturriotz auzoko Santiyuak. Inoiz baino indartsuago itzultzeko, Iturriozko jai batzordeak programa oso mamitsua prestatu du. Guztira sei egun iraungo dute festek, bi asteburutan banatuta: gaur, bihar eta etzi batetik, eta 29an, 30ean eta 31n bestetik.

Publicidad

Beraz, gaur ekingo diete ospakizunei. Hain zuzen, bi ekintza prestatu dituzte arratsalderako, ordu berean biak, 16:30ean. Haurrentzat, eskulan tailerra izango da, auzoa apain dezaten. Helduagoentzat, berriz, truk txapelketa egingo da, Iturri-Berri Elkartean. Hala ere, bihar lehertuko da festa handia Iturriotzen. Tradizioari jarraiki, arratsaldeko 19:00etan Lertxuna altxatuko dute, urtero moduan. Horrekin batera, aurtengo ohorezko iturrioztarra izendatuko dute eta, txupinazoarekin batera, festak ofizialki hasiko dira. Jarraian, auzoko dantzarien eskutik euskal dantzak izango dira Lertxunaren aurrean, eta ondoren buruhandiak ibiliko dira auzoan zehar, txistularien laguntzaz. Iluntzean auzo afaria egingo dute, norberak bere afaria eramanda. Sabelak betetzean, mikrofono irekia izango da, tabladora abestera animatzen den ororentzat.

Horrez gain, aurtengo ekitaldirako abesti bat egin du Iturriotzeko Jai Batzordeak. @santiyukiturriotz Instagram kontuan dago entzungai.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad