Mattin Etxebeste udaletxean, irabazitako garaikurrarekin. O.U.
Oiartzun

Euskal Herriko Aurresku Txapelketako oroigarria herriari eskaini dio Mattin Etxebestek

Garaikurra Udaletxean jasoko da urtebetez, hurrengo txapelketa arte

Miércoles, 14 de diciembre 2022, 00:06

Euskal Herriko IV. Aurresku Txapelketa Nagusia (Gipuzkoar erara) irabazi zuen Mattin Etxebeste Sanzberro oiartzuarrak azaroaren 12an, Hondarribiako Itsas Etxea auditorioan jokatu zen. Orduan, Tomas Murua eskulturagilearen trofeoa eskuratu zuen eta orain Oiartzungo herriari eskaini dio oroigarria.

Publicidad

Iosune Cousillas Kultura Zinegotziak Etxebeste zoriondu zuen eta oiartzuarren izenean eskerrak eman zizkion saria herriari eskaintzeagatik. Herriko dantzarien maila altua goraipatu zuen zinegotziak. Gogora ekarri zuenez, 2018an sortu zen txapelketa hau eta azken lau urteetan Oiartzungo dantzariak nagusitu izan dira: Etxebeste nagusitu da aurten (2021ean hirugarren postua ere lortu zuen) eta aurreko hiru edizioetan Katerin Artolak ekarri zuen saria herrira.

Garaikurra Udaletxean jasoko da urtebetez, hurrengo txapelketa arte.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad