Eneko Lizarazu eta Mikel Leonet pilotariaknagusi XXI. Ola pilota txapelketan
GOIZARIN
Jueves, 25 de agosto 2022, 23:55
Oiartzungo pilotazaleak pozarren daude herriko bi pilotarik beste txapelketa bat irabazi dutelako. Izan ere, Eneko Lizarazu Aranburu eta Mikel Leonet Arozena pilotariak erraz nagusitu dira Irungo XXI. Ola pilota txapelketan, kadete mailako finalean. Abraham eta Ismael Antimasberes pilotari anaiak 22-06 hartu dituzte mendean, partida erraz batean. Aurtengo txapelketan Oiartzungo Oiarpe taldearen ordezkariaz gain Bortziriak, Arkupe (Lesaka), Txaruta (Baztan), Eple (Errenteria), Erreka (Doneztebe), C.D. Hernani (Hernani), Añorga K.K.E. (Donostia), Hendaiarrak (Hendaia) eta Lagunak P.E. (Barañain) pilotariak neurtu dira txapelketa honetan. Antzolatzaileek aditzera eman dutenez aurten, denera, txapelketan 22 bikotek hartu dute parte.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión