Ugaldetxoko festetako antolakuntzan ibiltzen diren lagunak. GOIZARIN
Oiartzun

Ekitaldiz josita datoz aurtengo sanmigelak, Ugaldetxo auzoan

Festei hasiera emateko, buruhaundiek, erraldoiek eta trikitilariek auzoko bazterrak girotuko dituzte, bihar

GOIZARIN

Miércoles, 21 de septiembre 2022, 23:24

Bi urteko etenaldiaren ostean, bihar, hilak 23, hasiko dira Ugaldetxo auzoko aurtengo sanmigelak eta hilaren 29an amaituko dira. Auzoko Kultur Elkartea, beste behin ere, buru-belarri aritu da lanean, eta festa herrikoiak eta parte hartzaileak antolatu ditu, Oiartzungo Udalaren babesarekin.

Publicidad

Hala, bihar 18:00etan festei hasiera emateko erraldoiak, buruhandiak eta trikitilariak izango dira protagonista. Gero, elkarretaratzea izango da, Oidultz dultzainero taldearekin batera. Eta ilunabarrean afari-merienda izango da norberak ekarritako tortilla, gazta, pintxoak eta abarrekin. Bertan edaria erosteko aukera izango da. Gaueko 22:00etan XLII. Truk txapelketa hasiko da auzoko lokalean, sari potoloekin.

Larunbateko egitaraua

Larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera Xomorro zirko tailerra jarriko dute Kalexan. Gero, kirola izango da protagonista Ugaldetxon. Izan ere, 12:30ean herri kirolak izango dira. Proba mistoan ugaldetxotarren taldeak herritarrez osaturiko taldearen aurka jokatuko du. Lau lan egin beharko dituzte: trontza, txingak, lokotsak eta korrika saioa. Horren ondoren, 14:00ak aldera, bertso-bazkari bikaina hasiko da, punta puntako bi bertsolarirekin, Alaia Martin eta Jon Martin, hain zuzen. Txartelak Intxixun eros daitezke dagoeneko. Eta arratsaldeko 17:30ean, Zurrunk taldeaz gozatzeko parada izango da, karpan. Auzo Danborrada, berriz, 20:00etan hasiko da auzoko bazterrak alaitzen. Azkenik, 22:00etan, Haitzak joko du karpan. Azkenik, Bad Sound eta egunari amaiera emateko DJ Txillardegik girotuko du auzoa. Txosnan bokatak erosteko aukera egongo da, inarberritzeko.

Igandean, goitibehera jaitsiera

Festen azken txanpan sartuko dira Ugaldetxon, igandean. Goizeko 9:00etan Lartaun txistulari taldea auzotarrak esnatzen saiatuko da, doinu alaien bitartez. Gero, 10:30ean, VII. Krosa hasiko da, Jon Rodriguez Irazustaren omenez. Helduek 7,5 km eta 14-16 urtekoek, berriz, 3,7 km egingo dituzte. Segidan, toka txapelketa jokatuko da. Arratsaldeko 17:00etan, hainbesteko arrakasta duen Goitibehera jaitsiera izango da Txipitoko maldan, 14 urtetik gorakoentzat. Bukatzeko, karpan sardina jatea, ogitartekoak... izango dira. Azkenik, 19:30ean zezensuzkoaren txanda izango da.

Meza eta hamaiketakoa

Eta aurtengo sanmigelak behar diren moduan amaitzeko, hilaren 29an, San Migel egunean, goizeko 11:00etan meza ospatuko da auzoko lokalean. Azkenik, 11:30ean, auzoko jubilatuei hamaiketakoa eskainiko diete festa batzordeko lagunek. Dohainik izan arren, txartela jaso behar da Intxixu tabernan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad