Oiartzun
Edukiontzi handiagoak jarri ditu Udalak herriko hainbat gunetanJende asko pilatzen den tokietan hondakinak hobeto sailkatzea erraztu eta ingurua garbi mantentzeko dira
Herriko hainbat lekutan papera eta ontzi-arinak bil-tzeko kaleko edukiontzi handiagoak jartzen ari da Udala. Jende gehien ibiltzen den guneetan zeudenak azkar betetzen zirenez, leku faltagatik zaila izaten zen hondakinak behar bezala bereiztea.
Publicidad
Horregatik, edukiera handiagoa duten ontzi hori eta urdinak ezarri ditu. Hala jakinarazi dute udal arduradunek prentsa ohar baten bidez. Neurri honekin, kale eta plazak «garbiago» mantentzeaz gain, hondakinen sailkapena erraztea eta birziklatze tasa handitzea lortu nahi da. Gainera, auzo bileretan bizilagunek eskatu izan duten «hobekuntza bat» da.
Elizalden (Doneztebe eta Donostia plazetan eta Haurtzaro Ikastolan), Iturriotzen (Beko soron eta frontoian), Altzibarren (Olalden eta Klarene plazan) eta Ugaldetxon (Kalexa plazan eta Mendibilgo parkean) jarri dituzte edukiontzi handiak. Beharraren arabera herriko toki gehiagotan ere jartzeko asmoa du Udalak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión