Denboraldiariari gogotsu ekin dio Oiarpek
GOIZARIN
oiartzun.
Domingo, 16 de octubre 2022, 00:02
Oiarpe Kirol Elkarteak dagoeneko ekin dio 2022-2023 denboraldiari eta Oiartzungo klubeko pilotariak ari dira hainbat txapelketatan parte hartzen. Aurtengo denboraldian, entrenatzaile lanetan hauexek arituko dira: Ander Imaz pilotari oiartzuarra, haur mailan; Asier Retegi, gaztetxo eta gazte mailan eta Iñigo Ugalde, nagusiekin. Prestatzaile lanetan, berriz, Arturo Rodriguezek jarraituko da. Astearte eta ostegunetan entrenatzen dute Madalensoron. Asteazkenetan, gainera, prestaketa fisikoa egiten dute.
Publicidad
Guztira berrogei eta bost pilotari jo eta su aritzen dira Madalensoroko hormak astintzen: hemezortzi, haur mailan; hamar, gaztetxoenean; bederatzi, gazte mailan eta, azkenik, zortzi, nagusietan. Pilotari horietako gehienek urte asko daramatzate elkartean, euren onena ematen. Laugarren urtez, Oiarpe Kirol Elkarteko babeslea Goieko izango da.
Azpimarratzekoa da aurreko denboraldian Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako Herriarteko txapelketan egindako lana, finalean Azpeitia gailenduz. Hori bakarrik ez, Euskal Herriko herriarteko txapela ere irabazi zuen Oiartzunek lehen aldiz. Markina-Xemein-i irabazi ondoren.
Nabarmentzekoa da ere Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet bikoteak Euskal Herriko Kluben arteko txapelketa irabazi zuela. Era berean, Baztango txapelketan Unax Landa eta Xabat Olaiz bikotea txapeldun izan zen gazte mailan eta Oihan Etxeberria eta Mikel Leonet, gaztetxo A mailan.
Elkarteko zuzendaritza
Egun, Oiarpeko Pilota elkarteko zuzendaritza hauxe da: lehendakaria, Eusebio Agirrezabala; bokalak, Xabier Landa, Moñi Iparragirre, Joxe Luix Olaiz eta Imanol Bergara; diruzaina, Joanes Urrestarazu eta klubeko ordezkaria, Asier Retegi.
Publicidad
Retegik oso argi ditu zeintzuk diren aurtengo helburuak: «Gazteak pilotan gustura aritzea da». Era berean, «alderdi guztietan hobetu nahi dugu, entrenatzeko moduan...», gaineratu du. «Gero, emaitza onak lortzen baditugu, primeran».
Retegik herritarrak animatu nahi ditu Oiarpeko bazkide izateko. Horretarako telefono zenbaki honetara deitu behar da: 665 713 768 edota oiarpe.oiartzun@gmail.com helbidera idatzi.
Jakin, gainera, ostiral arratsaldetan izaten direla Oiarpeko pilotarien partidak, 18:00etatik aurrera. «Sarrera zabalik egoten da eta lerro hauen bitartez herritarrak animatu nahi ditugu pilota partidak ikustera etor daitezen. Ederki pasako dute», luzatu du gonbidapena Retegik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión