Oiartzun

CO2 isuri apaleko ibilgailuek trakzio mekanikoko zergan hobaria eskatu dezaketela gogorarazi du Udalak

Otsailaren 28ra arteko epea dute online edo udal arreta zerbitzuan eskaera egiteko

Elena Viñas

Oiartzun

Miércoles, 12 de febrero 2025, 20:27

Badira urte batzuk kutsadura apala sortzen duten ibilgailuentzat trakzio mekanikoko zergan hobaria onartu zuela Udalak. Hobari bera izaten zuten orain arte denek.

Publicidad

CO2 isuri apalenak dituztenak gehiago saritzeko, deskontua ibilgailuen motoreen ezaugarrien eta horiek ingurugiroan duten eraginaren arabera mailakatu du Udalak 2025eko Zerga Ordenantzan. Kilometroko 80 CO2 gramo baino gutxiago isurtzen duten ibilgailuek %50eko hobaria izango dute aurrerantzean, 110 gramo artekoek %40 eta 120 gramo bitartekoek %25, beti ere lehen matrikulazio datatik 5 urte igaro ez badira.

43 onuradun iaz

43 ibilgailuri aplikatu zitzaion pasa den urtean trakzio mekanikoko zergan hobari hau. Udalak etxera bidali dien gutunean adierazi moduan, hobariaren baldintzak egokitu dituenez, orain arte onuradun izan direnek ere eskaera aurkeztu beharko dute berriz, baldintzak betetzen jarraitzen badute. Otsailaren 28a bitarte dute epea, udaleko arreta zerbitzuan edo online. Orain arte hobaria jaso ez duten ibilgailu berriek ere hila bukatu aurretik aurkeztu behar dute eskaera.

Familia ugariko kideek ere deskontua izango dute zergan, baldin eta haien etxebizitzak 220.000 euro baino gutxiagoko balio katastrala badu edo 70.000 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak badituzte.

Otsaila bukatu aurretik egin behar dute eskaera hauek ere. Hala jakinarazi du Udalak ohar baten bidez.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad