Bonbon Beltz konpainiaren 'Harriminak' eman dio hasiera antzerki denboraldi berriari
«Irailetik aurrera, hilero-hilero izango dugu berriro ere herrian bertan antzerkiaz gozatzeko aukera», adierazi dute
GOIZARIN
Domingo, 25 de septiembre 2022, 00:12
Oiartzungo Antzerkizaleek eta Udalak antolatuta, ikasturte berriko antzerki denboraldiari hasiera eman dio Bonbon Beltz konpainiaren 'Harriminak' antzezlanarekin. Lehen hitzordua irailaren 18an izan zen, arrakasta handiarekin.
Publicidad
Izan ere, Oiartzungo Antzerkizaleek prest daukate ekaina bitarteko programazioa. «Irailetik aurrera, hilero-hilero izango dugu berriro ere herrian bertan antzerkiaz gozatzeko aukera», adierazi dute. Aurten ere adin eta gustu guztietarako programazioa antolatu dute. Euskal Herriko hainbat txokotako euskal antzerkigintza ikusteko parada izango da udaletxeko areto nagusian.
Hilero antzezlan bat
Urriaren 23an izango da hurrengo zita. Piszifaktoria konpainiak 'Ivanka' antzezlana eskainiko du, 19:00etan. Azaroan, Katiuskaren txanda izango da, 'Armiarma' antzezlana taularatuko dutelarik, 19:00etan. Eta urtea amaitu aurretik, abenduan bi zita izango dira: batetik, abenduaren 18an, Bea Egizabalek 'Magma mia!' antzeztuko du, 19:00etan; bestetik, abenduaren 30ean, herriko haurrentzat zuzenduriko saioa izango da. Atx Teatroak 'Kaskarot' antzeztuko du, 18:00etan.
Metrokoadroka, maiatzean
Urtarrilaren 22an izango da seigarren hitzordua. Mamiak kolektiboak 'Ogiak hizketan baleki' antzezlana eskainiko du. Otsailaren 26an, berriz, Zutani teatroak 'Bete ingoiau' taularatuko du, 19:00etan. Martxoaren 19an, Gilkitxarok 'ETAren agiri bulegoa' eskainiko du oiartzuarren gozamenerako. Apirilaren 23an, bederatzigarren saioan, 'Tempus fugit' ikusteko parada izango da, Ze Onda Teatroarekin. Maiatzaren 21ean, 'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' taularatuko dute Metrokoadrako aktoreek.
Txinalkaren lan berria
Eta, ekainean, «urtero bezala Txinalkaren lanaz (Oiartzungo Helduen Antzerki Taldea) eta herriko gazteen ikasturte amaierako lanez gozatzeko aukera ere izango dugu», zehaztu dute. Amaitzeko, uztailaren 7an Myriam Pérez Cazabon dantzari eta koreografoak 'Nunavut glaziarren lurraldea' izeneko bidaia onirikoa eskainiko du 20:00etan.
Publicidad
Saio guztiak udal areto nagusian izango dira, uztailekoa izan ezik. Oiartzuarrak bezala kanpokoak herrira hurbildu eta antzerkiaz gozatzera gonbidapena luzatuta dago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión