Altzibar auzoan dagoen zubiko harria. GOIZARIN
Oiartzun

Altzibarko zubiaren harria auzora itzuli da 100 urte beranduago

Zubi berria 2000. Hamarkadan egin zen eta udal brigadak zaharraren inaugurazioko harria gorde egin zuen biltegian

GOIZARIN

Viernes, 9 de septiembre 2022, 00:21

Altzibar auzoan, Anixeta jatetxea zenaren inguruan, gaur egungoa baino lehen 1920an eraikitako zubia zegoen. Zubi berria 2000. Hamarkadan egin zen eta udal brigadak zaharraren inaugurazioko harria gorde egin zuen biltegian. Harri hori zubiaren zutabetako batean zegon jarrita. Eta 100 urte geroago harria auzora itzuli dute.

Publicidad

Oiartzungo ondareaz arduratzen den taldeak dioenez, harri horrek badu zer kontatua. «1918an bi auzotarrek Udalari eskaera egin zioten aurretik zegoen zubia berritzeko», jakinarazi du. «Udal artxibo historikoko dokumentuek diotenez, Ignacio Asteasuinzarra eta Leoncio Urbieta herritarrek Udalari zubia ahalik eta azkarren berritzeko eskatu zioten. Aipatzen dutenez, momentuko zubiak gabezia ugari zituen eta altzibartarren komunikazioa oztopatzen zuen, gurdiekin ibiltzeko nahiko traketsa zelako. Eskaera 50 bat herritarrek sinatu zuten», gaineratu du taldeak.

Eskaera horretatik abiatuta, Oiartzungo Udalak Jose Angel Fernandez de Casadevante arkitektoari proiektua egiteko eskatu zion. Garaiko Gobernadore Zibilari lanak egin eta zubia inauguratzeko baimena eskatu ondoren 1920ko ekainaren 29an, San Pedro egunean, inauguratu zen. Zubiak 6.000 pezetako kostea izan zuen.

Orain, 102 urte geroago, inaugurazio hartan jarritako harria berriz ere Altzibar auzora itzuli da, San Pedro festak aitzakia hartuta.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad