Galtzata baserriko gaztak brontze saria jaso berri du nazioarte mailako lehiaketan
Oiartzungo Zalakain anaiek Ordiziako Gabonetako Azoka Berezian aitortza jaso dute
GOIZARIN
Domingo, 15 de enero 2017, 00:39
Ordiziako Gabonetako Azoka Berezian, abenduaren 28an, 2016an Nazioarte mailan sarituak izan diren Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegien aitor-tza ekitaldia egin zen. Besteen artean, hantxe izan zen saritua Oiar-tzungo Galtzata baserriko gazta, brontzezko dominarekin. Izan ere, Donostian azaroaren 16an ospatu zen World Cheese Awards, nazioarteko lehiaketa entzutetsuan lortutako domina jasotzeko aukera izan zuten Zalakain anaiek.
Publicidad
Emaitza ezin hobea izan da aurtengoa Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztandegientzat, 98 domina lortuta: Super Urrezko 2, Urrezko 17, zilarrezko 33, brontzezko 44 eta artisau gazta onenari beste 2. Brontzezko dominetako bat da, hain zuzen, gaztagile oiartzuarrek lortu duten saria.
Galtzatako baserriko gazta
Ez da lehen saria Galtzatako gaztarentzat. Izan ere, Galtzata baserrian egindako gazta arrunt urrutira eraman izan dute Joxe Manuel eta Xixario Zalakain Mitxelena anaiek. Hori frogatzeko jakin Birmingham (Ingalaterra) hiri britainiarrean ospatu zen World Cheese Awards sarietan Galtzata baserrian Zalakain anaiek egindako gaztak «super urrea» saria lortu zuela 2011n. Idiazabal Jatorri Izendapeneko gaztek bost ataletan parte hartu dezakete lehiaketa horretan eta oiartzuarrek bi gazta eraman zituzten. 50 epaimahai izan ziren gaztak dastatzen. Dominen artean gazta bat bereizten da, eta horixe da, hain zuzen, «super urrea» saria jasotzen duena.
Geroztik ere saritua izan da Oiartzungo gastronomiako altxor hori. Esate baterako, 2012an Idiazabaleko XV. Gazta Egunean Oiartzungo Galtzata baserriko gaztak irabazi zuen lehenengo saria. Era berean, 2013an Legazpin jokatu zen Gipuzkoako Artzain Eguneko 29. Gazta Lehiaketa eta Oiartzungo Galtzatako gaztandegiak laugarren postua eskuratu zuen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión