Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea eta Izaskun Gomez, Pasaiakoa bizikleta berriekin. DV
Lezo

Bizikleta-maileguaren zerbitzua Lezon ere

Udalak hilaren 22ean jarriko du martxan zerbitzua, eta lezoarrak zerbitzua erabiltzera animatzen ditu

Lunes, 8 de agosto 2022, 21:36

Lezoko eta Pasaiako udalek hitzarmen bat sinatu dute bi herrietako mailegu-sistemaren erabiltzaileek bizikletak jasotzeko edo uzteko aukera izan dezaten bi udalerrietako edozein bilketa- edo entrega-gunetan. Horrela, zerbitzua zabaldu egingo da pasaitarrentzat eta lezoarrentzat, eta berdin-berdin erabili ahal izango dute udalerri batean zein bestean, era osagarrian. Lortutako akordioak bultzada emango dio mugikortasun jasangarriari eta akordio horren bidez, lotura-sistema eraginkorragoa izango da, bereziki Donibaneko barrutiarekin.

Publicidad

Jesus Mari Martiarena Lezoko alkatea, bere aldetik, pozik agertu da Lezon mailegu-zerbitzu berria martxan jartzeagatik, eta martxan jartze hori zerbitzu zabalago batekin hasteagatik, beste behin ere bi udalen lankidetzari esker, herritar guztien onerako eta mugikortasun jasangarriaren mesedetan.

Izaskun Gomez Pasaiako alkateak oso positibotzat jo du Lezok eta Pasaiak mugikortasun jasangarria ahalbidetzeko sinatu duten hitzarmena, eta pasaitarrak zerbitzua erabiltzen jarraitzera animatu ditu, izan ere «ingurumenari eta erabiltzaileei mesede egiten die, joan-etorriak egiteko aukera osasungarriagoa eta merkeagoa eskaintzen baitie».

Pasaiako ereduaren onurak

2016an jarri zen martxan Pasaiako bizikleten mailegu-zerbitzua, herritarrek, beren esperientziaren bidez, bizikletan ibiltzeak dakartzan onurak egiaztatu ahal izateko formula gisa: sistema osasungarria, joan-etorrien beharrak modu eraginkorrean bete-tzen dituena eta kutsadura eta zarata mailak murrizten dituena.

Pasaiako adibideari eta ereduari jarraituz, Lezoko Udalak abuztuaren 22ean jarriko du martxan zerbitzua, eta lezoarrak zerbitzua erabiltzera animatzen ditu. Era berean, aurretik aipatutako arrazoiei beste batzuk gehitzen dizkie, alegia: desplazamendua gozamen une bihurtu ahal izatea eta bizimodu aktiboagoa izatea.

Publicidad

Zerbitzuaren erabilera ahalik eta gehien erraztearren, Pasaiak garatutako aplikazio informatikoa bi udalerrietako erabiltzaileentzat gaituta egongo da. Tresna teknologiko hori mailegu-sistemari euskarri hobea emateko diseinatu da, eta datuen babesa ziurtatzen du.

Lezo eta Pasaiako udalek espero dute zerbitzuaren erabilera-eremua zabaltzea eta sinatutako hitzarmenaren bidez hiriarteko izaera hartzea bultzada handia izatea bizikleta udalerrian mugikortasun iraunkorrerako aukera gisa erabiltzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad