Atzo hasi ziren mantentze lanak kiroldegian
Hilaren 21a arte luzatuko dira
Azken urteetan egin den modura eta uda sasoia aprobetxatuz (abuztuan herrian jende gutxiago dagoela jakinik), atzo mantentze lanak egiteari ekin zion Lezoko Udalak Bekoerrota kiroldegian. Hori dela eta, kiroldegia itxita egongo da atzotik hilaren 21ra bitartean, biak barne. Lanen helburua da, erabiltzaileei azpiegitura, instalazio zein material egoki, txukun eta garbiak eskaintzea, ikasturte berrian kiroldegiko zerbitzua egokiena izan dadin. Bitartean, kiroldegiko bazkideek bazkide-txartela erabili ahal izango dute Donibaneko kirolgunean sartu eta bertako instalazioak erabiltzeko.
Publicidad
Poltsa erabilgarrien makina
Kiroldegian kokatuta zegoen poltsa konpostagarrien makina lekuz aldatzea erabaki zuem Lezoko Udalak. Kokapen berria udaletxeko arkupeetan izango da.
Beraz, data honetatik aurrera poltsak eskuratu nahi dituen herritarrak udaletxeko arkupetara joan beharko da kiroldegira joan beharrean.
«Erabaki hau batez ere arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik hartu da»,a zaldu dute udaletxetik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión