Iñigo Legorburu gailendu da 'Bertsolari' aldizkariaren bertso idatzien lehiaketan
Bertso sarituak irakurgai daude jada 'Bertsolari' aldizkariaren udako alean
AYAR SALAZAR
errenteriA.
Miércoles, 1 de septiembre 2021, 00:28
Aurten 'Bertsolari' aldizkariak 30.urteurrena betetzen duela-eta, data hori baliatuz bertso-paper lehiaketa antolatu dute aldizkarikoek lehenengo aldiz eta bertan, Iñigo Legorburu nagusitu da bere 'Bularretik mintzo' sortarekin, non 16 lan aurkeztu diren orotara helduen mailan. Bertso sarituak irakurgai daude jada 'Bertsolari' aldizkariaren udako alean.
Publicidad
Baldintzen artean, bertso-sortak 3 bertsoz osatua behar zuen gehienez eta gaia eta doinua, libreak ziren. Egilearen hitzetan, «nahiz eta zortzi edo bertso gehiagoko formatuetara ohiturik nagoen, argi neukan kasu honetan bertso txapelketako Kartzelako gaiaren antzeko zeozer egin behar nuela, hiru bertso edukiz aberatsak non emozioa azken unera arte mantentzen den». Horretarako, ama eta alaba nerabe baten harremanean oinarritu du bere lana non «irakurleak, trama jarraitzeko arazorik ez duen baina azken bertsoko erdira arte ez den guztiz argitzen zertaz dijoan. Eta hor, irakurlearen buruan klak antzeko bat entzun zedin nahi nuen, beste bertsoak diren piezak enkajatuko zirenak, osotasun bat emanez lanari».
Minbiziaren presentzia gailentzen da azken une horretan, baina beti ere, esperantzari lotuta. Bi petsonaiek bizi duten egoera gogorra eta aldrebesa den arren, «nahiko egunerokoa ari da bihurtzen zoritxarrez, batez ere adin batetik gora dugunon artean».
«Bertsoa gaur egungo komunikazio moduetara bikain egokitzen da, azkarra eta barneratzen nahiko erraza delako»
Doinua ere, berezia aukeratu du egileak: Xabier Leteren 'Amaren bularra', beste hainbatetan erabili izan duena beste lehiaketetan emaitza oso onekin. Egilearen hitzetan, «doinu iradokitzailea eta intimista da, berez sehaska kanta bat dena, goxoa eta narratibarentzat ongi zetorkidana; nahiz eta neurri txikiko 7-6 formatu horrek eta 8 errimaz osatu beharreko bertsoak mugatzen ninduen...».
Oso kontentu emaitzarekin
Emaitzarekin «oso pozik eta harro» dago egilea, 'Bertsolari' aldizkarikoek «zabalkundea izango duela agindu digutelako sarituei».
Batetik, Oskar Estanga nafar bertsolariak musikatu egingo ditu, gero sare sozialetan eta interneten zabaltzeko, podcast eta YouTube kanalen bidez. Eta bestetik, bertsoaren inguruko portaletan irakurgai egongo direla uste dut». Garrantzia ematen dio Legorburuk azken honi, uste baitu «bertso idatzien zabalkundean ez garelako asmatzen ari. Nire iritziz, bertsoa gaur egungo komunikazio moduetara bikain egokitzen da, azkarra eta barneratzen nahiko erraza delako oro har. Gainera, haietako askok gai sozialak eta denoi eragiten dizkigutenak ikutzen dituzte eta horrek, oso hurbilekoak bihurtzen ditu».
Publicidad
Epaile modura, Ekaitz Goikoetxea, Eli Pagola eta Mikel Mendizabal jardun dira eta bigarren saria, Mikel Retolaza Busturialdeko Axpe herriko bizkaitarrak jaso du. Irabazleak, sari bezala Getariako Kabian apartamentuetan gau bateko egonaldia bi lagunentzat eta Elkano Scaperoomerako bi sarrera lortu ditu eta Ternuaren kamixeta bat. Horretaz gain, partehartzaile guztiek 'Nork' komikiaren kamixeta bat lortu dute, parte hartze soilagatik.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión