Errenteria
Gutxiago falta da 2026ko XanistebanetakoAzkeneko ekintzak ondo zukutu zituzten oiartzuarrek, haurren egunean ia 700 lagun bildu baitziren arkumea jateko
Errenteria
Jueves, 7 de agosto 2025, 21:27
Berriro ere Xanistebanak hutsune handia utzi dute. Hala ere, oiartzuarrek 359 egun baino ez dituzte itxaron beharko 2026ko abuztuaren 2an txupinazoa berriz botatzeko.
Publicidad
Hala ere, edizio honetan bizitako guztia errepikatzea oso zaila izango da. Izan ere, herria berriz ere festetan murgildu da hasieratik bukaeraraino. Gainera, eguraldiak ere alde egin du, eguzkia protagonista izan den jardunaldiekin.
Xabier Izagirrek eta Birgilio Labandibarrek jaurtitako suziriarekin hasi ziren jaiak, eta ordutik, gozatzea izan da dena. Xanisteban egunean auzoen arteko 37. sokatira txapelketa, kanpai joaldia edo kontzertu herrikoiak izan ziren.
Hortik, baserritar egunera pasa zen Oiartzun. Bertan, idi dema izan zen protagonista egunean zehar. Izan ere, zaharren egoi-tzarako bisita eta Inaxio Uharte 24. sagardo lehiaketa goiza ere poztu zuten. Indar gutxi geratzen baziren ere, gazteek bere egunean erresistentzia handia erakutsi zuten. Goizetik gauera arte kaleak laranjaz margotu zituzten.
Jaiak bukatzeko, asteazkenean herriko txikienak izan ziren protagonistak beraientzako jokoak prestatu baitziren egun guztian zehar. Gazteen uholadea jarraituz, ia 700 lagunek arkumea jan egin zuten jaiak behar bezela agurtzeko.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión