Nora Fraile eta Mattin Etxebeste dantzariak Idoia Berasarte eta Lorena Zalakain dantza irakasleekin.

Lezoko Nora Fraile eta Oiartzungo Mattin Etxebeste nagusi dantza txapelketetan

Elizalde dantza taldeak antolatutako Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketan 29 dantzarik parte hartu dute

GOIZARIN

Martes, 31 de marzo 2015, 01:14

Lezoko Murixka dantza taldeko Nora Fraile eta Oiartzungo Haurtzaro dantza taldeko Mattin Etxebeste dantzariek irabazi dute Oiartzungo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketako kanporaketa. Igandean, Elizalde dantza taldeak eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak antolatuta jokatu zuten Oiartzungo kanporaketa Elorsoro kiroldegian eta bi dantzari horiek izan ziren epaimahaikideen ustez onenak.

Publicidad

Guztira 29 dantzarik hartu zuten parte Oiartzungo Soinu Zahar eta Aurresku Txapelketetan: alde batetik, 11-14 urte bitarteko 21 neska, B sailekoak; 6-10 urte arteko 8 mutil (A saila), bestetik.

Dantzarien lana epaitzeko Euskal Dantzarien Biltzarreko Idoia Besada, Nagore Indakoetxea eta Arantxa Ferrero aritu ziren, Estibalitz Iturria idazkariarekin batera. Haien arabera, dantzari irabazleak hauexek izan ziren: Oiartzungo Soinu Zahar txapelketako B sailean: 1. Nora Fraile (Lezo). 2. Maddi Bengoetxea (Lizartza) eta 3. Maialen Mariezkurrena (Elduaien). Aurresku txapelketako A sailean, berriz: 1. Mattin Etxebeste (Oiartzun 2. Oier Galindo (Elgoibar) eta 3. Gorka Izulain (Lezo).

Asier Legorburu Kultura zinegotziak, Andoitz Apaolaza Elizalde Herri eskolako zuzendariak eta Izar Etxeberria Euskal Herriko dantzari txapeldunak banatu zituzten igandeko sariak.

Maddi Nazabal aurkezleak oholtza gainean dantzan aritu ziren neska-mutil guztiak zoriondu zituen, amaieran; izan ere, egindako lana ez baitzen makala izan eta maila altua zutela erakutsi zuten. Txistularien lan bikaina ere goraipatu zuen, haiek gabe ez baitzegoen txapelketarik. Elorsoroko harmailetan bildu ziren ikusle-entzuleek txalo zaparradarekin eskertu zuten denen eginahala. Bukatzeko, irabazleek agurra eskaini zuten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad