Herriko gazteak egon ziren euren postuetan txistorra saltzen.

Festa handia, San Tomas bezperan

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta herriko eragileen eskutik, Txerri Eguna eta Ganadu feria 'mundiala' antolatu zen Beheko plazan

GOIZARIN

Domingo, 21 de diciembre 2014, 00:16

Festa handia izan zen atzo Oiartzunen: goizean Txerri Eguna eta arratsaldean txondorraren itzalera. Eguraldi txarra izanagatik ere, jende ugari bildu zen bi jaietan.

Publicidad

Goizean dotore zegoen Beheko Plaza, baita Madalensoro ere. Kanpoko aldean, abere postuetan ikusmin handia zegoen. Bi txerri aski galantak ikus zitezkeen propio jarritako kaiolan. Ardiak, behiak, pottokak, zaldiak, behorrak. Ez zen deus falta. Frontoian, aldiz, denetarik: barazkiak, gozokiak, eztia, galletak, bigarren eskuko azoka, bitxiak. Gainera, apain-apain zegoen pilotalekua, Haurtzaro ikastolako eta Elizalde Herri eskolako ikasleek egindako lanekin.

Mokadu bat egiteko modua ere bazen Beheko plazan. Herriko gazteak zeuden euren postuetan txistorra saltzen. Talogileek ere ez zuten huts egin atzo. Ilara luze askoak ikusi genituen talo gozoa probatzeko irrikan. Salmentarekin gustura zeuden amaieran denak.

Txerri Egunak askorako eman zuen atzo. Bisitariak etengabe ibili ziren atzera eta aurrera eta Ttur-tturreko kideek balorazio positiboa egin zuten jaiaren amaieran.

Ikatzik ezin atera

Atzo zen txondorra itzaltzeko eguna Arditurrin, baita ikatza eskura-tzekoa ere, baina eguraldi eskasarengatik atzeratu egin behar izan dute. Nolanahi ere, aurreikusitako egitaraua bete zen. Irrien Lagunak kalejiran etorri ziren dultzaineroen laguntzaz. Gero, Olentzeroren laguntzaileak menditik jaitsi ziren Arditurrira ikatza biltzeko asmoz. Baina atzokoan ez zituzten zaku asko eraman, eguraldi txarra dela medio txondorrak ez baitu egurra behar bezala egosi. Hortaz, beranduago itzali beharko dute Arditurriko txondorra.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad