Toponimiak eta segurtasunak Gipuzkoako bidezidorren sarean bat egiten dute
Gipuzkoako mendi federazioak antolatutako ekimen bati esker Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin adostutako zenbaki kode bat duen plaka bat jartzen ari dira Gipuzkoako bidezidor seinaletan
Diotenez egunean 40 kilometro egin beharko zenituzke, 103 urtean zehar, Gipuzkoako bide eta bidezidor balizatu guztiak korritzeko. Mota, zailtasun maila, distantzia eta helburu tematiko guztietakoak ... dauzkazu: tenpluak, sagardoa, gazta, kostaldea, edo, besterik gabe, mendian ibiltzea…
Publicidad
Kilometro guzti horiek edo nahi ditugunak egiten errezteko joan den urtean Aralarko Parke Naturalean egin zen bezala, aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundia, Ruralkutxa erakundea eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko toponimia berreskuratu eta balioan jartzeko egitasmoaren hitzarmena sinatu dute.
«Guretzat bereziak dira leku-izen edo toponimoak. Herri baten nortasunaren alderdi nagusietako bat bere hizkuntza dela uste dugu Gipuzkoako Mendizale federazioan. Horrez gain, toponimia zaintzea, babestea, eta datozen belaunaldiei modu egokian transmititzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu», diote Gipuzkoako mendi federaziotik.
Bestalde, «Mendiko jarduera askotan zoritxarrez istripuak gertatzen dira, eta erreskate-taldeen erantzun azkarra ezinbestekoa izan daiteke batzuetan». Federaziotik aditzera eman dutenez, «hiru erakundeen arteko lankidetza hitzarmen berriak bi alderdi hauek lantzen ditu; toponimiaren berreskuraketa eta mendiko istripuen aurrean gerta daitezkeen erreskateak erraztea».
Publicidad
Gaur egun, bidezidorren sare osoan seinaleztapen bertikaleko 500 zutoin baino gehiago daude. Azkenak, esan bezala, Aizkorri-Aratz natur parkean dauzkagun 86 zutoinetan leku-izena, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin aldez aurretik adostutako zenbaki kode bat eta larrialdietako telefono zenbakia gehitu dituzte. «Ekimen honen bidez, batetik, larrialdi-zerbitzuen lana erraztu nahi da, eta, bestetik, gure mendietako toponimoak berreskuratu eta zaindu» azaldu dute ekintzaren arduradunek.
Gipuzkoa osoan
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Mendizale Federazioak 30 urte baino gehiago daramatzate elkarlanean, lankidetza hitzarmen baten bidez lurraldeko bidezidorren sarea arautu eta homologatuaz. Lan horren emaitza da Gipuzkoako bost Naturgune Babestuak GR (Ibilbide Handia) ibilbideen bidez lotzen dituen «GR2016 Bidezidorren Sarea». Gainera, parke natural bakoitzak bere PR (Ibilbide Txikia) eta SL (Tokiko Bidezidorra) bidezidorren sarea du, ibiltaria parkeko bidezidorretan segurtasun osoz sartu ahal izateko.
Publicidad
Nabarmentzekoa da Aralarko parkeak 280 km-ko bidezidor sarea duela. Baina ez dira bakarrak Gipuzkoan. Debagoiena eskualdeak naturan ibiltzeko eta naturaz gozatzeko inguru paregabeak ditu, Debagoieneko bidezidorren sare zabala du, seinalizatutako eta homologatutako 23 PR (295 km.), 3 SL, 2 ibilbide irisgarri eta Debagoienetik 6 GR igarotzen baitira (Ignaziotar Bidea, Gipuzkoako bira..). Gainera, Vasco-Navarro bide berdeak eskualde osoa zeharkatzen du. Aldi berean, bidezidor hauetako batzuk Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren barnean daude eta Oñati-Arrikrutz kobetan lur azpitik ibilbideak egiteko aukera dago.
Bidezidor guzti horietan ibiltzen lan ugari egiten ari dira auzolanean mendizaleak. Gipuzkoako mendi federaziotik aditzera eman zutenez urrian 2022/2023ko partaidetza-aurrekontuaren proiektuaren mantentze-lanekin jarraitu dute. Aurrez landa-ingurunean homologatutako oinezkoentzako 25 kilometro baino gehiago garbitu dituzte, eta seinaleztapena hobetzen jarraituko dutela iragartzen dute sare sozialetan. Aurretik, irailean, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Mendizale Federazioak eta Rural Kutxaren gizarte-ekintzak sinatutako lankidetza hitzarmenari esker, toponimo bat eta aldez aurretik Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailarekin adostutako zenbaki kode bat duen plaka bat jartzen hasi ziren Aizkorri -Aratz parke naturaleko zutoin bakoitzean. Ekimen honen bidez, batetik, larrialdi-zerbitzuen lana erraztu nahi dute nabarmentzen dute. Abuztuan zehar ere, Gipuzkoako Bidezidor Sareko mantentze lanak egiten jarraitu dugu. Aiako Harria eta Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko bidezidorrak txukundu ziren.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión