Borrar
Zurriola Ikastola
Irudimena, galtzen ez den altxorra
Gure Eskola | Erreportajea

Irudimena, galtzen ez den altxorra

Zurriola Ikastolan ikasleen sormena garatzen laguntzen dugu adin guztietan hainbat proposamen sortzaileren bitartez

zurriola ikastola

Martes, 17 de mayo 2022, 15:46

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kaixo! Gure Ikastolako etapa bakoitzean sormena eta irudimena nola lantzen ditugun azalduko dizuegu Gure Eskolako erreportaje honetan.

Askotan entzun dugu handiak egiten garen heinean irudimena galtzen dugula. Zientifikoki egiaztatuta dagoen zerbait dela esaten den arren, baieztapen hori ez da guztiz zuzena: irudimena ez dugu galtzen, nola erabiltzen den ahazten dugu. Oso garrantzitsua da txikitatik sormena lantzen hastea, umeei beren sentimendu eta pentsamenduak adierazten eta beren barne-mundua jendeari ezagutarazten laguntzen baitie, eta bizitza guztirako balioko baitie. Zorionez, gure Ikastolak aukera hau eskaintzen digu.

Sormena, ezinbesteko tresna

Mikel Soroa Lehen Hezkuntzako arduradunak azaldu duen moduan, «bizitzako alderdi guztietan beharrezkoa dugun zerbait da sormena». Gaur egun, hain aldakorra den mundu honetan, gaitasun hori beharrezkoa dugu sortzen diren egoera berrietara egokitzeko eta arazoei aurre egiteko. Bestetik, gure barne mundua azaleratzeko eta nahi dugun hori espresatzeko ezinbestekoa da, eta «artearen bidez, literatura forman, gorputz espresio bidez, antzeztuz, musika bidez eta arte plastikoen bidez lantzen dugu».

Gure Eskola | Zurriola Ikastola

Horretarako, Ikastolak baldintza egokiak eta momentuak eskaini behar dizkio ikasleari, egoki garatzeko aukera izan dezan. «Pertsona orok dugu sormenerako potentzial bat, baina haurrak gaitasun berezia du. Beraz, Ikastolan sormen horri ez dizkiogu mugak jartzen eta gaitasun hori garatzeko proposamenak egin eta testuingurua eraikitzen dugu».

Lanketa, etapaz etapa

Zurriolan, HHtik hasi eta Batxilergora bitartean lantzen dugu sormena, eta eskolaz kanpoko jardueretan ere leku berezia egiten diogu.

«Haurrak, txikiak direnean, zentzumenen bidez espresatzen dira, ez dakitelako hitzekin adierazten; beraz beste baliabide batzuk erabiltzen dituzte», adierazi digu Leire Agirre Haur Hezkuntzako etapaburuak. HHn, haurrak jolaserako dauzkan tarte ugarietan du sormena lantzeko aukera, erabilera bat baino gehiago duten jostailuekin, eta, hala, bere imaginazioa garatzen du, bestelako jostailu hertsiek ezartzen dituzten muga horiek sahiestuz. Horrez gain, naturarekin lotutako jarduerak egiten dira Baso Eskola proiektuaren barruan, eta aukera ematen diegu haurrei naturako hainbat materialekin jolasteko eta haiengandik ikasteko.

ZURRIOLA IKASTOLA
Imagen principal - Irudimena, galtzen ez den altxorra
Imagen secundaria 1 - Irudimena, galtzen ez den altxorra
Imagen secundaria 2 - Irudimena, galtzen ez den altxorra

LHn, sormena lantzen jarraitzeko, 'Elkarrekin Sortuz' tailerrak sortu ziren, eta musika, plastika eta antzerkia lantzen ditugu horietan. Horrez gain, musika arloa ere lantzen dugu, eta ahozkotasuna, bertsolaritza eta kantuarekin lotutako bestelako jarduerak ere etengabe egiten ditugu.

Ikasturtean zehar, maiz, bestelako ekintzak ere egiten dira, besteak beste kantu emanaldiak, kalderero eta inauterietako dantzak edota Zurriolaokea. Azken hori, adibidez, gure Ikastolaren eguna ospatzeko sortu den ekintza bat da; tradizio eta pisu handia du, eta zenbait astetan dantza koreografiak sortzen dituzte ikasleek ospakizun egunean Ikastola guztiaren aurrean plazaratzeko.

DBHn, LHko etapa atzean utzi eta norabide akademikoa zirriborratzen hasiko da ikaslea, baina bide horretan ere badago sormenerako tartea. Musika eta plastika lantzen jarraitzen dugu, eta sormenerako aukera ematen duten hainbat ikasgai ere eskura ditugu, ikaskuntzaren adar desberdinetan gaiak lekua duela agerian utziz: robotika, matematika tailerra, literatura tailerra, teknologia, IKT, ikus-entzunezkoen arloa… Gainera, teorikoagoak diruditen ikasgaiek ere proiektu ugari lantzeko aukera ematen digute.

Mikel Soroa Lehen Hezkuntzako arduradunak azaldu duen moduan, «bizitzako alderdi guztietan beharrezkoa dugun zerbait da sormena»

zurriola ikastola

Naturarekin lotutako jarduerak egiten dira Baso Eskola proiektuaren barruan

zurriola ikastola

Batxilergoan ibilbide desberdinak aukeratu beharrean aurkitzen gara ikasleok, eta urte guzti horietan hain erroturik izan dugun sormena inoiz baino errealago bihurtzeko aukera eskaintzen digu Ikastolak: Batxilergo Artistikoa. Arte munduarekin loturiko ikasgaiak lantzeaz gain, bizitza profesionalean sormenak duen garrantziaz ohartzen gara, eta gaur egungo mundu digitalak eskaintzen dizkigun aukerak baliatzen ditugu horretarako. Ikastola barruan sorkuntzara dedikatutako espazioak erabili eta gizarteak eskaintzen dizkigun aukerak ere aprobetxatzen ditugu gure jardunerako: muralak egiteko, erakusketak antolatzeko, museoak bisitatzeko…

Eskolaz kanpoko ekintzak

Ikastolan, sormena orduz barne lantzeaz gain, hainbat eskolaz kanpoko jarduera ere baditugu, zuzen-zuzenean lotuak hizpide dugun gaiarekin. Batetik, Zurriola Musika eta Dantza Eskola dugu ikasle, guraso, langile eta auzokideen eskura, musika-hezkuntzaz, hainbat musika-tresnaz eta dantza-diziplina ezberdinez gozatzeko aukera ematen diguna. Bestetik, Zurriola Antzerki Eskola ere badugu, LH 3tik hasi eta amateurren taldea osatzeraino. Azkenik, Zurriola Arte Eskola sortu genuen duela 4 urte, sormen-mota honi ere leku eginez.

LH-ko tailerrak

LHn, sormena lantzeko tailer batzuk egiten ditugu: 'Elkarrekin sortuz' tailerrak. Tailer hauetan hiru arlo lantzen dira: musika, plastika eta antzerkia.

Jolasteko eta esperimentatzen eta espresatzen ikasteko sortu dira, eta astean bi ordu eskaintzen zaizkie. Musika, plastika eta antzerkia lantzeko balio dute, eta funtzionamendua honakoa da: testuinguru bat proposatzen zaie ikasleei, eta eredu edo adibide batzuk eskaintzen zaizkie. Hortik aurrera, bakoitzak, bere irudimena erabiliz, gauza desberdin bat sortuko du. Adibidez, antzerkia lantzen dutenean, ez dute idatzita dagoen gidoi bat antzezten, musikan ez dute aurrez asmatua dagoen abesti bat irakurtzen, eta plastikan ez dira irakasleak aurkeztutako artelan bat kopiatzen saiatzen. Horren ordez, eskainitako erronkekin, irakasleak ideiak, hipotesiak edo galderak sustatuko ditu, eta ikaslea hausnarketara bideratuko du. Hausnarketa horretatik aterako da azken produktua.

Sortze-prozesuan, teknika ezberdinak erabiltzen dira, baina tailerren helburua ez da irudimena soilik garatzea, baita kritikotasuna, sormena, erabakitzeko gaitasuna edota kooperazioa ere. Noski, testuinguruarekin zerikusia duten gaiak ere lantzen dira. Hori dela eta, ez da ereduen kopia bat bilatzen, ikertzea, berritzea, transformatzea edota pertsonalizatzea baizik. Prozesuak azken emaitzak bezainbesteko garrantzia edo gehiago izango du.

Beraz LH-ko tailerren helburu nagusia bakoitzak bere sormena erabiltzen ikastea da, testuinguru jakin batekin lotuta.

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios