Borrar
Gure Eskola

CREALAB: proiektuak errealitatea bihurtzen diren lekua

Mary Ward-en beste modu batean egiten dugu lan, proiektuen bidez ikasleak bere zaletasunak lantzea du helburu

Mary Ward

Viernes, 5 de abril 2024, 06:57

Donostiako Mary Ward ikastetxeak hezteko modua asko aldatu du urteak igaro ahala. Seguruenez jakin nahiko duzue nola eramaten ari diren aurrera aldaketa hau. Erantzun bakarra ez dago. Aipatutakoaren adibide batzuk eskeiniko dizkizuegu, hala nola, metodologia orekatua eskeintzen zaigu, gertutasuna zainduz, bideratutako proiektuak sortuz…guztia ikasleen etorkizunera begira. Eskolak ikasteko gogoa eta sormena sustatzen ditu.

Askotan, egunero egin behar ditugun mila ekintzekin gehi sare sozialetan eguneratuak egon behar horretan, ikastea astuna eta aspergarria egiten zaigu. Gure kontzentrazio maila murrizten da eta informazioa barneratzeko gaitasuna guztiz desagertzen zaigu. Ikasleok gure ikaskuntzaren protagonistak garela kontuan hartuta, gure eskolak egindako proposamenak eta erabilitako metodologiak gure beharrei erantzuten dietela sentitzen dugu.

Normalean, behar hauek arlo akademikoarekin soilik erlazionatzen ditugu, baino ez gara konturatzen notak ez direla gauza garrantzitsuena. Alde emozionala eta soziala kontuan hartzea ezinbestekoa da. Ikastetxeak eskaintzen duen planteamendu berria erakargarriagoa da ikasleentzat. Ikasleen eta irakasleen artean giro polita eraikitzeak bere onura dauka. Negoziatzea, akordioak lortzea, ideiak aurkeztea eta aurrera eramatea…

Hauek bai osagai izugarriak gazteengan irrika eta motibazioa gora egiteko. Proiektu desberdinak, bai klasean bai klasetik kanpo egiten ditugu. Adinak nahastuz interesen arabera edo adin bereko lagunekin. Helburuak garbi izanda. Aniztasuna naturaltasunez ikustea.

CREALAB espazioa gure eskolan

CREALAB espazioa gure eskolan orain direla urte batzuk agertu zen. CREALAB gune bat da non ikasleak elkartu egiten dira proiektu desberdinak egiteko. Adinak berdin du. Interesak eta zaletasunak pil-pilean izaten dira. Hasieran AGH ikasleentzako proposatu zen, baina handik gutxira ohartu ziren irekia izan behar zuela, ikasle guztien probetxurako.

Puntu honetara iritsita, nolako proiektuak gauzatzen ditugun aipatuko ditugu. HHn Unax Temprano, Hugo Rejas eta Ander Sánchez zeuden «sumendiak» gustuko zituztela eta gelan gai hori buruzko galderak egiten aritzen zirela ikusirik, tutorak eta CREALABeko arduradunak proiektua martxan jarri zuten. Hauei LHko Lucas de Miguel eta Martín de Torres beste ikasle gehitu zitzaizkien.

Unax, Ander, Lucas, Martín, Hugo eta bere irakaslea, Irati Del Pozo, CREALAB-en.
Unax, Ander, Lucas, Martín eta Hugo «Sumendiak» proiektuarekin esperimentatzen.

Maddalen Cornejo, «Los colores del mar» proiektua gauzatzen dago. Behin amaituta, LH1 mailan aurkeztuko du. Leia Gustafsson LH5.mailakoa «Colonias de baloncesto» proiektuan murgilduta dago. «Harry Potter» proiektuari iaz hiruhilabete oso bat eskeini genion. LH 3.mailatik hasita DBH 4.mailara arte, bilduma honen jarraitzale amorratuak bildu eta talde lanetan antolatu ziren interesatzen zitzaien ekintza desberdinak sortuz gai honen inguruan.

Iván Oscoz, Alex Cuadrado eta June Galdona taldeka «Harry Potter» proiektua lantzen

Gaur egun, DBHko ikasle batzuk Ekhi Sistiaga, Aritz Currás, Jon Gabirondo, Luis Arconada eta Danel Aristizabal, gai ezberdineko podcats sortzen dabiltza. Ekain Díez programazioarekin zerikusia duen proiektu pertsonala eraikitzen hasita dago.

Irakasleek esaten digute garrantzitsua dela proiektuetan parte hartuko duten ikasleak aukeratzea, kontuan izanez beraien interesak, zaletasunak, gogoak, inplikazio maila eta abar. Horretarako, ezinbestekoa da ikasle bakoitza ondo ezagutzea. Ahuleziak eta indarguneak barne.

Proiektu hauek aurrera eramatea ez da beti erraza izaten. Hasteko, pentsatu, eztabaidatu, planteatu eta baloratu behar dira idei guztiak, ikasleei egokitu, beharrezkoa den materiala lortu eta abar. Kontuan izanda proiektuetan parte hartzaileen ikasleen adina ez dela beti berekoa, ordutegiak koordinatzea erronka handi bat izaten da. Maite Ruiz, irakaslea eta CREALAB espazioko aitzindarietako bat, esanetan «hobetzeko tartea daukagu oraindik ere, baina hobe mugimenduan aritu geldirik baino».

Zailtasun hauek aurrera eramanez proiektu zoragarri asko sortzea lortu dira eskolan: musikakoak, eskulanetakoak, teknologikoak, kimikakoak, marrazketakoak, xakearena… Proiektuak sormenez beteta daude eta denen helburua da egindakoa.

Proyecto biblioteca

Durante el curso pasado, Ane González, Nagore Sánchez y D.R. , actualmente alumnas de 3º ESO, realizaron un mural decorativo en la pared de la biblioteca. Para ello, emplearon horas lectivas de alemán, asignatura de la que se encuentran exentas, y utilizando su gran potencial artístico lo llevaron a cabo.

Todo empezó en la clase de lengua. La iniciativa esta vez surgió de Inés Irazu, profesora de la asignatura, quien quiso darle vida a la biblioteca del centro. Tras hablar con el Departamento de Lengua y poner en conocimiento a las responsables de alta capacidad del colegio, valoraron a quiénes ofrecer ese nuevo proyecto y cómo se podría llevar a cabo. Con unas primeras pinceladas en mente, seleccionaron y organizaron a estas tres alumnas.

El pequeño grupo se puso manos a la obra y decidieron crear un mural con una frase significativa. El lema escogido, «A room without books is like a body without a soul», contiene un mensaje muy profundo, razón por la que lo escogieron. Ellas fueron quienes dirigieron el proyecto teniendo claro el objetivo.

Ane y Nagore frente a su mural en la biblioteca.

El proyecto, además de decorar la biblioteca, tenía otros propósitos algo más ocultos: fomentar la motivación, trabajar la iniciativa, la autonomía, hacer frente a las dificultades que se podían encontrar y buscar soluciones.

«Los de 4º de ESO nos quitaron los materiales», confiesa Nagore Sánchez, «pero, hablamos con el director y conseguimos que nos devolvieran la mayoría de las cosas». «Calcar en la pared y pintar el boceto fue la parte más complicada ya que la pared tenía gotelé y la pintura no era la adecuada», nos cuenta Ane González, otra de las artistas de este proyecto.

Hoy en día ese mural, que abarca una parte muy visible de la biblioteca, atrapa a todo el que lo ve.

Egileak

Aixa Ganuza, Beñat Baptista, Leire Errazquin, Ariadna Portales eta Ander Corral

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco CREALAB: proiektuak errealitatea bihurtzen diren lekua