Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Eskolan aurrera eramaten ditugun ekimen guztiak komunikazio-taldeak ematen ditu ezagutzera komunikazio-bide desberdinen bidez LA SALLE ZUMARRAGA-URRETXU
Gure Eskola | Erreportajea

Aldaketa da gauza iraunkor bakarra

Gure eskolan egiten dugun 'Ostadar Irratia'-ren saio bat zuekin ere partekatzea erabaki dugu. Irratsaio hauetan, ingurumen taldean egiten ditugun ekintzen berri ematen diegu gure entzule finei

la salle zumarraga-urretxu

Jueves, 28 de abril 2022

Comenta

Bi hamarkada daramatza La Salle Zumarraga-Urretxuk ingurumenarekiko konpromisoari eutsi nahian eta bide horretan hamaika dira aurrera eraman dituen ekimenak eskolako kontsumo-ohiturak eta hondakinen kudeaketa jasangarriari erantzuna emateko. Hala ere, azken bi urteotan ESKOLAKO AGENDA 2030 proiektuak ikusmira zabalagoa izatea ekarri digu, eta ikuspegi ekologikoa ezezik, esparru sozialak ere eskola jasangarrieneranzko bidean jarri du.

Garapen Iraunkorrerako Helburuetan oinarritzeak gure eskolako egitura berregituratzea ekarri du, eta egitura honek, guri, ikasleoi merezi dugun protagonismoa ematea du ardatz nagusitzat.

Horregatik, kazetari lanetan murgildu garenez, gure eskolan egiten dugun Ostadar Irratiaren saio bat zuekin ere partekatzea erabaki dugu. Irratsaio hauetan, ingurumen taldean egiten ditugun ekintzen berri ematen diegu gure entzule finei, baita gure eboluzioari zein ikasteko eta hobetzeko ditugun gauzei buruz ere aritzen gara.

Astean zehar lau podcast gehi streaming bat grabatzen ditugu LHko hainbat ikasleek eta gure eskolak duen Facebook orrialdean entzungai egongo dira hurrengo hilabetetik aurrera. Oso pozik gaude Ostadar Irratian egiten dugun lanarekin eta baita eskolak ematen digun aukera paregabe honekin ere.

Eskolan aurrera eramaten ditugun ekimen guztiak komunikazio-taldeak ematen ditu ezagutzera komunikazio-bide desberdinen bidez: eskolako zein gelatako Ostadar Txokoaren bidez edota sare sozialetan zabalkundea emanez.

Metodologia berriak

Gure ikastetxearen ikusmira berritzailearen ikuspuntutik, Ikaskuntza Testuinguru Berrian (ITB) oinarritutako metodologiak ekimen hau aurrera eramatea ahalbidetu du eta eskolako egunerokoan barneratuta ditugun keinu ekosozialei proiektu bidezko lanketa ere gehitu zaie. Hala nola, goizero gogoetak egiten ditugu eta behar gehien dituztenei laguntzeko kanpainak martxan jartzen ditugu guztion parte-hartzearekin.

LA SALLE ZUMARRAGA-URRETXU
Imagen principal - Aldaketa da gauza iraunkor bakarra
Imagen secundaria 1 - Aldaketa da gauza iraunkor bakarra
Imagen secundaria 2 - Aldaketa da gauza iraunkor bakarra

Ikasmaila desberdinetako proiektuek gai ekosozial desberdinen diagnostikoa egiteko aukera ematen digu, eta eskolarako hobekuntzak proposatzeko bideak irekitzen dizkigu.

Hitzetatik ekintzetara

Proiektuetan egindako ekarpenak gela bakoitzak izendatutako ikasle ekoliderraren bidez iristen dira Ikasleen Ostadarrera, zeina ikasle eko-ordezkari horiez gain, eskolako zuzendaritzaz, gurasoz, ez-irakaslez eta irakaslez ere osatuta dagoen batzordea den. Batzorde honi esker, ikasleon ideiak hitzetan edota paperetan soilik utzi beharrean, ekintzetara pasatzen laguntzen die.

Duela urte batzuk eskolako frontoi gaineko teilatuan jarritako plaka fotovoltaikoak daude, zeintzuak urtean eskolan kontsumitzen dugun argindarraren %20a konpentsatzera iritsi diren

LA SALLE ZUMARRAGA-URRETXU

Ikastetxeko talde desberdinen sinergia izateko, eskolako talde ezberdinen elkarlana bateratzen saiatzen gara ahalik eta lan-sare partehartzaileena lortzeko. Hala nola, liburu-azoka zein bizkotxo solidario eguna antolatu genuen ikastetxe osoko ikasleekin dirua biltzeko eta ukraniarrei laguntzeko.

Kontsumo arduratsua

Klima aldaketaren gaia tratatu genuenean, eskolako jardunak atmosferara egindako CO2 isurketaren diagnostikoa egin genuen. Diagnostiko horretatik ateratako ondorioei esker, eskolako kontsumoan eragitea erabaki genuen, eta energia- zein ur-kontsumoa murrizteko ekimenak jarri genituen martxan. Horrez gain, ikaslez osatutako energia-talde bat osatzea erabaki zen, zeina eskolako kontsumo-datuen jarraipenaz arduratzen den, eta datu horien arabera sentsibilizazio- eta motibazio-jarduera desberdinak diseinatzen ditu ahalik eta neurri eraginkorrenak hartuz. Datu hauek, noski, gure irratsaioetan partekatzen ditugu.

Neurrien artean, duela urte batzuk eskolako frontoi gaineko teilatuan jarritako plaka fotovoltaikoak daude, zeintzuak urtean eskolan kontsumitzen dugun argindarraren %20a konpentsatzera iritsi diren.

Hondakinen kudeaketa jasangarria

Urteak dira gure eskola hondakinen kudeaketarekin sentsibilizatuta dagoela, eta gure Hondakinen Kudeaketa Jasangarria plan propioa aberasten goaz urtetik urtera.

Plan hau, ikasleok diseinatutako sormen-tailer batetik abiatu zen eta zailtasunak zailtasun, aurrera darrai. Papera soilik berziklatzetik hondakinen erabateko bilketa selektiboa egitera pasa gara, eta 5.mailatik DBH4ra bitarteko ikasleak dira bilketa horretaz arduratzen direnak.

Asko egin dugun arren, bidea oraindik luzea da eta asko dugu egiteko eskola guztiz iraunkor batera heltzeko. Hala ere, ikasleok argi dugu aldaketa dela gauza iraunkor bakarra eta ez dugu etsiko.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aldaketa da gauza iraunkor bakarra

Aldaketa da gauza iraunkor bakarra