Borrar
Gure Eskola | Ekintza

Ikasketa kooperatiboa heziketa fisikoan

Ekintza Ikastolan, Heziketa Fisikoko ikasgaiak erabateko bilakaera izan du urteekin

Ekintza ikastola

Ostirala, 5 abendua 2025, 06:49

Comenta

Ikasketa kooperatiboa Heziketa Fisikoan

Lehen, gorputzaren garapenean oinarritzen zen, eta gaur egun, hezkuntza-eremu bat bilakatu da. Bizitza osasuntsua nolakoa izan behar dugun ikasten dugu, mugimenduaren bitartez harremantzeko moduak barneratzen ditugu eta abar. Azken batean, pertsonak izaten laguntzen gaituen beste arlo bat da.

Horretan laguntzen du praxiologia motrizak, izen arraroa duen arren ulertzeko erraza da: gure gorputzek nola jokatzen duten eta nola erlazionatzen garen ikastea du helburu. Hau da, mugimendua ez dela gorputzeko jarduera hutsa, baizik eta pentsamenduak, emozioak eta besteekin ditugun harremanak ere barne hartzen dituela.

Eta hori nola islatzen da gure egunerokoan?

Gaur egungo Heziketa Fisikoan ez dugu korrika edo kirola soilik egiten; askoz ere gehiago ikasten dugu. Horren ordez, alderdi motorra, kognitiboa, soziala eta emozionala batzen dituen ikaskuntza lantzen dugu. Ekintza Ikastolan egiten ditugun jardueren artean, besteak beste, hauek daude: Bat baten aurkako ekintzak (esku- pilota…), Bakarka egiten direnak (atletismoa adibidez.), Adierazpeneko jarduerak (dantza edo antzerkia), Taldean egindako ekintzak, Taldeka eta aurkakotasunez egiten direnak (boleibola, adibidez) eta Ziurgabetasuneko jarduerak.

Gainera, irakasleek jarduerak ikasleen beharretara moldatzen dituzte, bakoitzak bere erritmoan, parte hartu ahal izateko. Jarduera bakoitza zergatik egiten dugun, mugimendu bakoitzak zer esan eta adierazi nahi duen, eta kideekin eta ingurunearekin nola harremantzen garen ere lantzen dugu.

1 /

Elkarrekin ikasten dugunean hobeto ikasten dugulako

Gure ikastolan, beste ikasgai batzuetan bezala, metodologia kooperatiboak garrantzi handia du. Funtsean, esan nahi du elkarlanean ikasten dugula, elkarri lagunduz eta erantzukizun partekatuak hartuz. Talde-lana, komunikazioa, enpatia eta koordinazioa funtsezkoak dira ikaskuntza esanguratsua izan dadin. Gainera, lan egiteko modu horrek, denon gaitasun fisiko eta trebetasun maila desberdinetara egokitzen da, denok parte hartu dezagun eta taldeak arrakasta izan dezan.

Azken batean, Heziketa Fisikoa lagunarteko espazio bihurtzen da, non mugimendua ez den helburua bakarra, baizik eta elkar ezagutzeko eta pertsonalki hazteko eta hezteko aukera eskaintzen digun alderdia da.

Zer onura ditu heziketa fisikoko ikasgaiak?

  • Gaitasun motriza hobetzen eta sortzaileagoak izaten laguntzen digu.

  • Pentsamendu kritikoa garatzen erakusten digu.

  • Gure emozioak eta besteekin bizitzeko modua lantzea: enpatia, errespetua eta lankidetza sendotuz.

  • Errendimendu fisikoaz gain, egindako lana eta jarrera baloratzea.

  • Bizimodu osasungarrien sustapena, mugimenduaren balioa Ikastolatik harago ulertuz.

Gaur egungo Heziketa Fisikoa, Ekintza Ikastolan funtsezko arloa da pertsonen prestakuntza integralerako, eta mugimenduaren, bizikidetzaren, pentsamenduaren, emozioen eta osasunaren bidez kudeatzen ikasteko beste eremu bat da, eta gainera, izugarri disfrutatzen dugu!

Egileak

LH6. Mailako EKINTZA Ikastolako Pingüino eta Hartza gelak

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasketa kooperatiboa heziketa fisikoan