Borrar
Iraitz Garaiburu behiak atzetik dituela Gorosmendi ingurura igotzen. Gorka Estrada
Libre dabiltza abereak Berastegiko larretan

Libre dabiltza abereak Berastegiko larretan

Ardiak, behorrak eta behiak igo dituzte bertako abeltzainek irekiera ofiziala burutu eta gero

Domingo, 27 de abril 2025, 14:53

Gorosmendi inguruan burutu aurtengo larreen irekiera. Laino eta euria nagusi izan arren, bertan dira behi, behor eta ardiak hurrengo hilabeteak mendian pasatzeko asmoz. Irekiera ekitaldian Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Berastegiko Udalaren, ganaduzale eta abeltzainen ordekariek bat egin dute.

Andoni Zuriarrainek, Berastegiko alkateak nabarmendu du Berastegiko abeltzain eta artzainek egindako lan bikaina larreen hobekuntzan eta hauen funtzioa inguruaren zainketan. «2019an jarri ziren Berastegiko larreak martxan, 10 jabe ezberdinen 60 hektareako larre azalerarekin, aurrez desbroze lanak, itxiturak, ura prestatu eta abar egin ondoren. Urtetik urtera manenuaz gain beharrezko hainbat lan eginez eta egun, 72 hektareako larre azalera dugu. Haisera urtean 13 ganaduzale larretara igotako kopurua 415 ardi, 24 behi, 14 behor eta 50 ahuntz izan zen. Aurtengoan, izena eman dutenak 15 ganaduzale 643 ardi, 87 behi eta 45 behor dira. Urtetik urtera kopurua goruntz doa».

Hori Bereastegin. Gipuzkoan, 2025 honetan, Gipuzkoako 32 menditan zehar banatutako 10.455 hektarea inguru osatzen duten larreetara igoko dituzte 544 abeltzainek beren abereak; 34.000 ardi, 3.200 behi, 3.600 behor eta 500 ahuntz baino gehiago igoko dira larreetara datozen hilabeteetan.

Xabier Arrutik, Lurralde Oreka Berdeko diputatuak aditzera eman duenez, ekimen honek Gipuzkoako larreen irekieraren inguruko ikuspegia zabaltzea du helburuetako bat; «larreak Gipuzkoa osoko mendietan irekitzen dira, eta Berastegikoa izango da horren erakusleetako bat. Horretaz gain, abeltzaintza estentsiboaren onurak balioan jarri nahi dira. Izan ere, Gipuzkoak aurten 1.000 urte betetzen dituen honetan aitortza berezia egin nahi zaie mendeetan zehar lurraldearen garapenean ezinbesteko rola izan dute baserritarrei eta abeltzainei; haien lanari esker ulertzen da gaur egun nolakoa den Gipuzkoako paisaia, kultura eta nortasuna. Horrela, Foru Aldundiak eta abeltzainek elkarrekin adierazi nahi dute abeltzaintza jarduera estrategikoa dela lurraldearen etorkizunerako».

Garbi gelditu da mendialdeko larreak funtsezko elementu ekologiko eta sozialak dira, eta udaberriarekin batera, mendiko abeltzaintza estentsiboaren ziklo berria abiatzen dute. Gaineratu dutenez bestalde, abeltzaintza estentsibo honek hainbat onura dakarzkio lurraldeari: abereen ongizatea bermatzen du, elikagaien kalitatea handitzen du, larre habitatak zaintzen ditu, CO₂a xurgatzeko gaitasuna indartzen du eta sute arriskua murrizten du. Gainera, tokiko ekonomia biziberritzen laguntzen du eta paisaia kulturala mantentzen.

Gipuzkoa osoan 1.000 urtez

Ekimen honek Gipuzkoako larreen irekieraren inguruko ikuspegia zabaltzea izan du helburuetako bat; larreak Gipuzkoa osoko mendietan irekitzen dira, eta Berastegikoa izan da horren erakusleetako bat. Horretaz gain, abeltzaintza estentsiboaren onurak balioan jarri nahi dira. Izan ere, Gipuzkoak aurten 1.000 urte betetzen dituen honetan aitortza berezia egin nahi zaie mendeetan zehar lurraldearen garapenean ezinbesteko rola izan dute baserritarrei eta abeltzainei; haien lanari esker ulertzen da gaur egun nolakoa den Gipuzkoako paisaia, kultura eta nortasuna. Horrela, Foru Aldundiak eta abeltzainek elkarrekin adierazi nahi izan dute abeltzaintza jarduera estrategikoa dela lurraldearen etorkizunerako.

Oihana Iguaran eta Iñigo Gorostarzu bertsolariak aritu dira bertsotan ekitaldiari hasiera emanez. Eguneko beste protagonistak, Amaia Segurola Aralarren artalde duen artzaina eta Iraitz Garaiburu Berastegiko artzaina izan dira. Eurek irakurri dute Arrutirekin batera, larreen irekierari hasiera eman dio ekitaldian idatzi batzuk.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Libre dabiltza abereak Berastegiko larretan