Justiziak Goroskintxurako pista-proiektuaren aurka jarritako salaketa artxibatzea agindu du
Gipuzkoako Foru Aldundiak eta ENBA nekazal sindikatuak bere poza agertu dute auziak jarduketak legezko baldintza guztiak bete zituela konfirmatu ostean
a. martin
Lunes, 15 de febrero 2021, 16:25
Tolosako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiak, Eguzkik eta Landarlanek Aralarko mendilerroan Saltarriko mangarainoko pista egiteko lanen aurka jarritako salaketa behin-behinean largesteko eta artxibatzeko agindu du. Zehazki, Intzansao eta Goroskintxu arteko saroitik txaboletarako sarbideak antolatzeko eta zaharberritzeko proiektuan jasotako jarduketak dira, inguruko artzainen baldintzak hobetzea helburutzat zutenak. Jabier Larrañaga Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko diputatuak nabarmendu duenez, autoak «irmotasunez» ezartzen du departamentuak joan den legealdian egindako jarduketak «legezko baldintza guztiak bete zituela eta naturaguneak babesteko indarrean dauden arau guztiak errespetatu zituela».
Publicidad
Foru Aldundiak eta Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere poza agertu dute justiziaren erabakiaren ostean. Autoak hitzez hitz dioenez, hartutako erabakiak ezin dira «arbitrariotzat» jo, «proiektua onartzeko prozedura indarrean zegoen legedira egokitu zen», eta «proiektua gauzatzea ingurumena zaintzeko plan batekin batera egin zen beti». Gogorarazi duenez, «onartu aurretik, batzar nagusi ugari egin ziren eta Mankomunitateak parte hartu zuen horietan», «hainbat kontsulta egin zitzaizkien sozietate ekologistei» eta «azalpen ugari eman ziren iritzi publikoaren aurrean».
Epaitegiak berretsi duenez, Aralarko Natura Baliabideen Antolamendurako Planak «bide jakin batzuk egiteko aukera ematen du», betiere Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendaritzak baimentzen baditu, kasu honetan bezala; gainera, «ez da ahaztu behar zein zen proiektuaren xedea: lehendik zeuden sarbideak egokitzea, bideetatik kanpoko gurpil arrastoek kaltetutako larre eremuak lehengoratzea, eta sarbide bat ezartzea (…) eremu horretan abeltzaintza-jarduera eta haren kontserbazioa sustatzeko». Azkenik, autoan adierazten da proiektuak EAEko «Ingurumena Zaintzeko Plana» bete duela, eta ez dela «ingurumenari eta, bereziki, parke naturalaren, haren habitaten eta intereseko espezieen osotasunari eragiten dien inpaktu kaltegarririk edo hautemangarririk» gertatu.
Babesa eta «kudeaketa ona»
Larrañagak azpimarratu du pistak «giltzarriak» izan direla Aralar inguruan bizi diren eta lan egiten duten pertsonen baldintzak duintzeko, horien bidez irtenbide bat ematen baitzaie lehendik zituzten irisgarritasun zailtasun handiei. Urte luzez egin izan duten eskariari emandako erantzuna izan dira. Artzaintzak eta abeltzaintzak egokitu dute habitat hori mendeetan zehar, eta horrek ahalbidetu du ingurua ezagutzen dugun modukoa izatea gaur egun. Funtsezko aktiboa da Aralarko natura-, paisaia- eta kultura-balioei eusteko, eta bizirik iraun dezan erraztu behar dugu. Sektoreak belaunaldi erreleboa behar duen une honetan, erraztasunak eman behar ditugu errelebo hori gerta dadin; ez dugu oztopo gehiagorik jarri behar», azaldu du.
Diputatuak adierazi du justiziak Arantxa Ariztimuño zuzendariaren «kudeaketa ona eta zuzentasuna» babestu dituela, eta tamalgarria dela «modu demokratikoan hartutako erabakiak nola judizializatu eta instrumentalizatu diren helburu politikoekin –asmo onez ari diren pertsonen izena zikinduz eta akusazio bidegabe, funsgabe eta guztiz neurrigabeak eginez–, nahiz eta erabakiak inplikatutako erakunde eta eragile guztien adostasunarekin hartu ziren, udalak, Aldundia, Batzar Nagusiak eta lehen sektorea kontuan izanik, erabateko gardentasunez, eta guztion ongizatea helburutzat hartuta».
Publicidad
ENBAk ere bere babesa erakutsi dio berriro ere Ariztimuño zuzendariari eta garai hartan Ingurumeneko zuzendari zen José Felix Asensiori eta Enirio-Aralar Mankomunitateko presidente zen José Miguel Santamariari, autoaren arabera absolbituak geratu direnak. «Heuren erabakiekin mendiko abeltzainen bizimodua hobetzen lagundu zuten», adierazi du sindikatuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión