Igartzako burdinazko kana ikus daiteke
Domingo, 8 de julio 2018, 11:29
Argazkian Xabier Kerexeta ageri da, Gordailuko teknikaria. Eskuetan daukan burdinazko objektu hori kana da, garai batean metroaren lana egiten zuena. 0,83 metro neurtzen du. Beasaingo Igartzan zegoen kana hori, eta egun San Telmo Museoarena da. Hiru urte ditu grabaturik: 1836, 1839 eta 1862. Horrelako kanei, agintariek, tarteka-tarteka, urtea grabatzen zieten, era horretara ofialtasuna mantentzen zuelarik. Gipuzkoako kanak 0,837 metro neurtzen zuen; Arabakoak eta Bizkaikoak 0,835; eta Nafarroakoak 0,785 metro. Antzina, lurraldeen arteko harreman eta komunikazioak zailago zirenez, neurriak konpartitzea ere konplikatuago zen.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión