Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Herri kirol jaialdia. Herriko plaza bete egin zen aizkolari eta harrijasotzaileen erakustaldian. Sara Utrera
Azkoitia

Giro polita Baserritarren egunean

Kuadrillen egunarekin agurtuko dituzte gaur Andramari jaiak eta kaleko atletismo erakustaldia, jolasak eta kontzertuak izango dira, besteak beste

Astelehena, 18 abuztua 2025, 02:00

Comenta

Azkoitia Andramari jaietan murgilduta dago pasa den ostegunetik eta atzokoan baserritarren lanari gorazarre egin ohi dion eguna ospatu zuten. Hala, Plazaberrin, Gipuzkoako XIII. Blonda Txapelketa eta erakusketa burutu ziren, non 60 buruk hartu zuten parte. Azpeitiko Agite eta Eizmendi baserriek, Aretxabaletako Torrenak eta Orioko Longak eraman zituzten abereak. Eizmendi gailendu zen txapelketan, eta berarentzat izan zen behirik onenaren saria ere. Azkoitiarrek eta herrira gerturatu ziren pertsonek produktu ezberdinak erosteko aukera ere izan zuten parrokia aurrean ezarritako postuetan. Besteak beste, pastelak eta erroskilak, ogia, gazta, poltsak, kamisetak eta bitxiak. Gainera, blonda haragi hanburgesak dastatzeko parada ere izan zuten. Aurreko egunetan bezala, erraldoiek kalejira egin zuten Txalkor Txistulari Taldeak lagunduta, eta bitartean, txikienek korrika eginez gozatzeko aukera izan zuten, buruhandiek harrapatu ez zitzaten.

Goizean zehar dozena bat margolari er e ikusi ziren herriko kaleetan, Inazio Iriarte margo lehiaketaren 41. edizioa jokatu baitzen. Eta herriko trikitilariek eta dultzaineroek kalejira egin zuten.

Eguerdian, herri kirol jaialdiaren txanda izan zen Herriko plazan. Norde, Goenatxo III.a, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza aritu ziren harria jasotzen; aizkoran, berriz, Larrañaga eta Corchero, batetik, eta Txikia IV.a eta Mugerza, bestetik. Eta bazkalostean, 90 urte betetzen dituzten azkoitiarrek merezitako omenaldia jaso zuten.

Gipuzkoako XIII

Blonda txapelketa jokatu zen 60 bururekin eta Azpeitiko Eizmendik lortu zuen garaipena

Arratsaldean, txikienei zuzendutako jolasak eta tailerrak izan ziren. Dantzarako tartea ere izan zen bikote gazteen Dantza Txapelketarekin. Eta azkenik baserritarren eguna suzko zezenarekin eta Enaitz eta Erkiziren erromeriarekin amaitu zen.

Azkoitiarrek gaur agurtuko dituzte aurtengo festak kuadrillen egunarekin. Jaietako bosgarren egunean, eta aurreko egunetan bezalaxe, ez da aspertzeko astirik izango.

11:00etan hasiko dira ekitaldiak XXII. Kaleko atletismo erakustaldiarekin, Xeyeren eskutik. Eguerdi partean UK03 txaranga kaleak alaitzen arituko da eta bitartean, txosnagunean, kuadrillen arteko jolasak egingo dira. Herri bazkaria 14:30ean izango da plazan.

Arratsaldean ere jai giroa nagusituko da: Kalejirak izango dira Skapaie eletrotxarangaren eta UK03 txarangaren eskutik, apar festa Balda plazan, zezena plazaberrin eta 48280, Rungos, Check Boyz eta Ezohi taldeen kontzertuak txosnagunean. Gauean, Tapia eta Leturia arduratuko dira musikaz. Azkoitiak suzko zezenarekin agurtuko ditu Andramari jaiak datorren urtera arte.

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Giro polita Baserritarren egunean

Giro polita Baserritarren egunean