2.000 karaktere inguru

Gazteek diote

a) Gazteek ez dute aurrerapenean sinesten. %70ek «gutxi edo baterez» baloratzen dute demokrazioaren kalitatea, eta sinestatuta daude estintzioaren belaunaldia direla.

Publicidad

b) EAEko gazte gehienen iritziz, egungo egoera larrialdi klimatikokoa da (% 78,7), eta, nagusiki, amorrua eta sumina eragiten diete klima-aldaketaren gainean pentsatzeak (% 50,2 eta % 45,4, hurrenez hurren).

c) Gazteen %44,5ek ezkortasunez begiratzen diote etorkizunari, eta %10 batek uko egin dio bizitzak ekarriko dionari buruz pentsatzeari. Adinean behera egin ahala, handitu egiten dira pesimismoa eta etorkizunaren ukazioa.

Azken hamar egunetan jasotako 'berriak' dira, 'inkesta berri-iturri' sailekoak; oso modan dagoen 'gazteek diote' azpisailari dagozkionak, zehazki. Eskatu gabe -ezta postontzia zaborrez betetzeko baimenik ere, jeneralean- etengabe iristen zaizkidan berri itxurako mezuen artean badira sailkapen horretan arazorik gabe sartuko liratekeen gehiago. Asko. Estilo berekoak dira gehienak, eta ia denek marrazten duten antzeko erretratua; zanpatuko dituen era bateko edo besteko apokalipsiaren zain gauden gazte etsiena, alegia.

Ez dut kointzidentzietan sinesten. Osotasuna irudikatu, edo desitxuratu, nahi duten erretratu zatikatuen fidagarritasunean ere ez. Are gutxiago ikusita, gazte-jendeari dagokion arlo zehatz honetan, profil oso jakinekoak izan ezean euren etorkizunaren jabe izan nahi duten gazteak sarriegi doazela zuzenean susmagarrien zakura. Horregatik deritzot ezinbestekoa ahal den guztietan nabarmentzea, gogoraraztea eta ospatzea, nahiz eta auskalo nola eta zertarako eginda dauden estatistiketan ez azaldu, esateaz gain egiten duten gazteak badirela, eta ez direla gutxi. Esate baterako, euskaraz bizi nahi duten etorkizunaren eraikuntzan dagokien erantzukizuna beren gain hartu eta Donostiako kaleak beteko dituen 'Euskara Aurrera' manifestaziorako deia egin duten neskak eta mutilak.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad